[itzul] Mozioa
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
As, Abu 5, 10:39:39, CEST 2008
Hobe berandu inoiz ez baino... Jabierri zuzenketatxo bat egiteko.
Euskaltzaindiak 'direktiba' onartu egin du, ez hobetsi. Baliteke alfabetoaren meritua izatea, auskalo, 'zuzentarau' baino lehenago onartu izana.
Dena den, ez nintzateke harrituko, urte batzuk barru z-ra heldutakoan, Jabierri arrazoia eman behar izatea, izan ere Europako gaietan Euskaltzaindiak ez du orain arte kontuan hartu izan maila formalean horretaz dagoen literatura.
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de jabier
Enviado el: miércoles, 23 de julio de 2008 14:18
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Mozioa
El 23/07/2008, a las 13:25, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua escribió:
> Kaixo: norbaitek ba al du Nafarroa Bai taldeak udaletan aurkeztu
> duen "Itzulerarako Zuzentaraua"ren aurkako mozioa euskaratuta?
Ez daukat mozio horren berririk; baina, euskaratu behar baduzu, uste
dut Euskaltzaindiak 'direktiba' erabiltzea hobesten duela eta ez
'zuzentarau', nahiz eta azken horrek tradizio zerbait baduen.
HB: direktiba iz. 1 Zuz. (Europako arau modukoa). 2 Bestelakoetan
erabil zuzendaritza.
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 83 03 46
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago