[itzul] Bistadizo (ea hirugarrenean)

Bittor Hidalgo bittorhidalgo a bildua wanadoo.es
Al, Abu 25, 18:15:36, CEST 2008


Testu bat idazten ari naizelarik "lehen bistadizoan" esamoldea idatzi dut
eta Xuxeni esker konturatu "bistadizo" hitza ez dela inon ageri euskal
hiztegietan (edo nik behintzat ez dudala aurkitu; inork bai?).

Nolanahi, uste dut Gipuzkoako Goierrin(-eta?) behintzat erabilia dela
(Zaldibi, ., nire belarriak-eta huts egiten ez badit). Inguru horietako inor
baldin badago abuztu amaiera honetan sarean, edota beste inongo ere, hitza
erabiltzen duenik, eskertuko nioke oharren bat. Agian ez du inork erabiltzen
nitaz aparte.

Agian espainolezko vistazo-ren eta euskarazko eta espainolezko pasadizo-ren
antz fonikoetatik edo sortua eta mantendua? Inork ideiarik balu, esan
bezala, eskertuko nioke.

Ondo izan

Bittor

P.S. Bitan saiatu naiz mezua sareratzen eta ez dut lortu. Bitartean Ereduzko
Prosa Gaur corpusean begiratzea otu zait halako batean eta K. Zuazok eta I.
Aranbarrik behintzat badarabilte. Eta Euskara Institutuko Hiztegi Batua
Euskal Prosan, ezagutzen ez nuenean, 5 agerraldi aipatzen ditu 3 liburuetan
eta beste 2 prentsan. Nolanahi gustatuko litzaidake hitzren erabilera
mapatxo bat egin ahal izango bagenu. I Aranbarri Azkoitikoa da eta K. Zuazo
Eibarkoa. Ni Ordizikoa.

=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago