[itzul] Bistadizo (ea hirugarrenean)

Inazio Usarralde iusarralde a bildua euskalnet.net
Al, Abu 25, 20:29:06, CEST 2008


Bittor:
Nik hurbilen ditudan bi hizkeretan, Gipuzkoako beterrieran eta goierrieran, 
oso arrunta zait bistadizoa terminoa. "Botaiozu bistadizoa eta esango didazu 
zer iruditu zaizun", "lehen bistadizoan ez zait iruditu zu zinenik"...
Orain, ez dut honi buruzko azalpen zientifikorik, belarriz ari naiz. 
Gainera, ohartzen naizenez, eraikuntza horrekin bi termino soilik ezagtzen 
ditu: bistadizoa eta pasadizoa.
Hori, ba, abuztu amaiera honetan esan dezakedana.
Ondo izan!
Inaxio Usarralde

----- Original Message ----- 
From: "Bittor Hidalgo" <bittorhidalgo a bildua wanadoo.es>
To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, August 25, 2008 6:15 PM
Subject: [itzul] Bistadizo (ea hirugarrenean)


> Testu bat idazten ari naizelarik "lehen bistadizoan" esamoldea idatzi dut
> eta Xuxeni esker konturatu "bistadizo" hitza ez dela inon ageri euskal
> hiztegietan (edo nik behintzat ez dudala aurkitu; inork bai?).
>
> Nolanahi, uste dut Gipuzkoako Goierrin(-eta?) behintzat erabilia dela
> (Zaldibi, ., nire belarriak-eta huts egiten ez badit). Inguru horietako 
> inor
> baldin badago abuztu amaiera honetan sarean, edota beste inongo ere, hitza
> erabiltzen duenik, eskertuko nioke oharren bat. Agian ez du inork 
> erabiltzen
> nitaz aparte.
>
> Agian espainolezko vistazo-ren eta euskarazko eta espainolezko 
> pasadizo-ren
> antz fonikoetatik edo sortua eta mantendua? Inork ideiarik balu, esan
> bezala, eskertuko nioke.
>
> Ondo izan
>
> Bittor
>
> P.S. Bitan saiatu naiz mezua sareratzen eta ez dut lortu. Bitartean 
> Ereduzko
> Prosa Gaur corpusean begiratzea otu zait halako batean eta K. Zuazok eta 
> I.
> Aranbarrik behintzat badarabilte. Eta Euskara Institutuko Hiztegi Batua
> Euskal Prosan, ezagutzen ez nuenean, 5 agerraldi aipatzen ditu 3 
> liburuetan
> eta beste 2 prentsan. Nolanahi gustatuko litzaidake hitzren erabilera
> mapatxo bat egin ahal izango bagenu. I Aranbarri Azkoitikoa da eta K. 
> Zuazo
> Eibarkoa. Ni Ordizikoa.
>
> =============================
> Bittor Hidalgo Eizagirre
> Gaztelu kalea, 25, 4.A
> 20013 Donostia (Gipuzkoa)
> Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
> Tfnoak: 943326855 // 655728290
> posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
> =============================
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago