[itzul] Bistadizo (ea hirugarrenean)
Bittor Hidalgo
bittorhidalgo a bildua wanadoo.es
As, Abu 26, 09:33:02, CEST 2008
Eskerrik asko o-lertxundi eta Inaxio Usarralderi. Beste inork ere
informaziorik balu "bistadizoan-edo", eskertuko nioke. Ze hitzak nahikoa
zabaldua dirudi Gipuzko ekialdean-edo, eta I. Usarraldek Beterrira ere
zabaltzen zuen. Errenderi, Irun, Oiartzun, Nafarroa Garai aldera, inork
baleki, . Eta Bizkaian edo bizkaieraz Gipuzkoako mugatik harago?
Kuriosoa da nolanahi gure hiztegiek jasotzen dutena eta dirudienez
(oraindik) jasotzen ez dutena, ze badirudi "bistadizo" bera ere
"txokokeriatik" haragoko hitza dela. Nik beti diot euskara oraindik
deskribatu gabe dugula, nahiz gehiago pentsatu dudan beti joskera kontuetan.
Baina lexiko kontuan ere badirudi hutsune nabarmenak (ere) baditugula
oraindik. Garai batean egin nuen Txirritaren Hiztegia, eta oso bereziki
azpimarratu garai hartan (80etako hasieran), Txirritaren zenbat eta zenbat
hitz ez ziren agertzen ez Azkue eta ez Plazido Mugikaren hiztegietan
(garaiko hiztegi "orotarikoak" nolabait). Pentsatzen nuen OEHrekin hutsune
hori (erabat-edo) betea egongo zela, baina badirudi oraindik ere saiatu
beharrean garela betetzen, eta ez bakarrik "zoko" ilunenetako hitzekin
nonbait.
Ondo eraman eguna
Bittor
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de o-lertxundi a bildua ivap.es
Enviado el: martes, 26 de agosto de 2008 8:16
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Bistadizo (ea hirugarrenean)
Ni Getaria-Zarauzkoa naiz (bitatik). Gurean ere erabiltzen da
bistadizoa. Eta esango nuke, bai, litekeena dela gaztelaniazkotik
etortzea. "Bistaizua bota" ere esaten dugu, atera kontuak. Dena dela,
nik neuk ez nuke gaitzetsiko nire testuetan (erregistroa eta abar
gorabehera, jakina)....
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago