[itzul] por cordadas

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Abe 3, 14:11:40, CET 2008


Eskaladaz. Normalena sokaz lotuta bi laguneko taldea osatzea bada ere, gehiago izan daitezke, jakina; hiru edo gehiago, edo are gehiago, eskalada eskola batzuetan ikusten denez. Hala ere, eta ezer ziurtzat jotzerik egon ez arren, egingo nuke maratoi estiloko ekitaldi batean bikoak izango direla. Hala ere, galdetzea onena.

Itzulpenaz. Eskaladako terminologia finkatu gabe dago, bai. Eta erabiltzen duguna gaztelaniaren (ez erdararen) kalkoa da. Sokakoek osatzen duten taldeari dagokionez, zenbait hizkuntzatan kontzeptua bera ere ez da ageri. 

Interneten aurkitutako zenbait:
cordada (es, ca), cordée (fr), cordata (it)
Seilschaft (de)
roped party (of climbers), group of mountain climbers tied together by the same rope (en)
grupa alpinistów związanych wspólną liną (pl)
grupo de alpinistas amarrados pela mesma corda (pt)

Hori, gezurra badirudi ere, hiztegietako emaitza da. Testu elebakarretan eta  eskaladako terminologia elebakarretan arakatuz gero ez da ageri, ingelesez esate baterako, delako "roped party..." hori, ez "group of..." ere. Ez da termino pertinentea. Hau da, kontzeptua bera dago zalantzan ingelesez (eta polonieraz eta portugesez, gehiago begiratu barik). Perifrasia egiten dute ('sokaz lotutako mendizaleen taldea' gutxi gorabehera). Perifrasi hori egiten dute beste hizkuntza bateko hitz hori -"cordada", esate baterako- itzuli behar dutenean, bestela ez dute aipatzen eta eskalatzaileez, taldeaz, lehenaz eta bigarrenaz eta horrela dihardute testuetan eta hiztegi terminologikoetan (definizioetan, jakina, terminoetan ez baita ageri).

(Antzeko zerbait gertatzen da hain erabilia dugun 'katu' hitzarekin, ingelesez esate baterako, "climbing shoes", hau da, 'eskaladako oinetakoak': 'katuak', gure argotekoa da.)

Horrenbestez, nik ukatu egiten dut, orokorrean, "kordada" behar dugula; hitza behintzat ez, emaitzak ikusita (hots, latinetiko hizkuntza guztietara ere ez da heltzen bere hedadura). Eta terminoa ere zalantzan jartzen dut. Eman diezaiogun buelta eta pentsatu "sokakoak" erabiltzen dugula oro har: 'sokako lehena' (primero de cordada, o de cuerda), 'sokako bigarrena' (segundo de cordada, o de cuerda), 'sokako guztiak erori ziren' (cayó toda la cordada)... edo are gehiago, 'mendizaleak tontorrera iritsi ziren' (la cordada llegó a la cima), 'hiru talde daude horman' (hay tres cordadas en la pared).  Uste duzue gaztelaniaz "los (en)cordados" edo "los de la cuerda", edo "los montañeros" edo "los grupos" asmatzen hasiko liratekeela, gauza bera esaten ez dabiltzalakoan? Beraz, orokorrean, "*kordada" ez. Esango didate hala erabiltzen dugula. Baietz, erantzungo diet, gaztelania oso finkatuta daukagula eta ondo ikasitakoak garela, eta "*kordada" entzun uste dugun hori "cordada" dela.

Kasu konkretu honetan are gehiago: testuinguru horretan "30 talde" nahikoa da, edota galdetu zenbat eskalatzaile izango den sokako eta bina badira "30 bikote".

Ondo izan, 

Jon



-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Joan Mari Iriondo
Bidaltze-data: asteazkena, 2008.eko abenduak 3 11:10
Nori: zuzentzailea a bildua ueu.org; 'ItzuL'
Gaia: Re: [itzul] por cordadas

Horiek ere "soka bereko" taldeak izango dira, ezta hala?

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Ander Altuna
Bidaltze-data: miércoles, 03 de diciembre de 2008 10:55
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] por cordadas

Txapelketa bat izanik, pentsatzekoa da bi laguneko kordadak izango 
direla, baina kordadak ez dira beti bi lagunekoak, askotan hiru 
lagunekoak ere izaten dira batez ere mendiko eskaladan.

Txapelketa bat kordadaka antolatzea zehatz-mehatz zer den ez dakidan 
arren, nire ustez izan daiteke kordada osoa kontua izatea, hau da, bide 
jakin bat kordada bateko kide guztiek amaitu behar izatea (ez soilik 
batek) edo kordada bateko kide guztien denbora kontuan izatea.

jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k dio:
> Eskalada banaka egin beharrean binaka egiten dutela, elkarri sokaz lotuta.
>
> Jon
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
izenean: Edurne
> Bidaltze-data: asteazkena, 2008.eko abenduak 3 10:27
> Nori: itzul
> Gaia: [itzul] por cordadas
>
> Egun on. Eskalada kontuak oraingoan ere. "Marathon de escalada por
cordadas"
> Kartel bat da, Gasteiz aldean egin behar duten ekitaldi horrena.
> Azpian gero honako hau dio:
> Lítime: 30 cordadas
> Zer esan nahi du "marathon por cordadas" horrek? Nola itzuliko zenukete?
> Mila esker
> Edurne
>
>
>
>   


-- 
Ander Altuna Gabiola
UEUko zuzentzailea
Udako Euskal Unibertsitatea <http://www.ueu.org>
Erribera kalea 14-1D 48005 Bilbo (mapa <http://www.tagzania.com/item/71483>)
Telf.: 94 679 05 46 Faxa: 94 479 30 39 	UEUko logoa

------------------------------------------------------------------------
Lege oharra
Mezu elektroniko honetan, eta, hala badagokio, bere fitxategi 
erantsietan, hartzaileari soilik zuzendutako isilpeko informazioa dago. 
Debekatuta dago informazio hori zabaldu, kopiatu eta beste pertsonen 
artean banatzea, Udako Euskal Unibertsitatearen baimen idatzirik gabe. 
Akatsen batengatik mezu hau jaso baduzu, jakinarazi mesedez, mezua 
igorlearen helbidera birbidaliz. 	DBLOn ezarritakoaren arabera, Udako 
Euskal Unibertsitateak datu pertsonalen isilpeko tratamendua bermatzeko 
beharrezko neurriak hartzen ditu. Halaber, zure datuak fitxategi batean 
daudela jakinarazi nahi diguzu, zure harremana mantentzeko. Eskubidea 
daukazu datuok begiratu, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko, helbide 
honetan: Erribera Kalea 14, 48005 Bilbo, Bizkaia.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago