[itzul] Vulnerability index

xabier-pascual a bildua ej-gv.es xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Ost, Abe 10, 17:09:44, CET 2008


Europar Batasunak argitaratu duen txosten batean (Regions 2020), goiko
indize hori agertzen da. Bertan, lau arrisku hartzen dira kontuan eta
indize bana ematen diote NUT 2 mailako eskualde (erregio, nahi baduzue,
horretaz ere eztabaidatu dugu hemen) bakoitzari, zenbat eta arriskua
handiagoa eskualde horretan orduan eta indize altuagoa. Lau arrisku
horiek honako hauek dira: klima aldaketa, energia mendekotasuna,
globalizazioa eta demografia aldaketa.

 

Eskura dauzkadan hiztegietan, urrakortasuna, zaurgarritasuna eta
sentiberatasuna iradokitzen dute, baina beharbada egongo da zerbait
egokiagoa, ezta? Ideiarik bai?

 

Xabier Pascual Jimenez

 

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

945 01 90 56

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago