[itzul] euskalbar ondo dabil?
Isabel Etxeberria Ramírez
isabelet75 a bildua gmail.com
Ost, Abe 17, 11:33:48, CET 2008
Arazoak ditut Euskalbarrekin. Hiztegi batzuk ondo irekitzen dizkit
(Elhuyar ES-EU eta EN-EU, Morris, UZEIren sinonimoak), baina beste
batzuk ezin ditu kargatu (3000, Euskalterm, HB, Adorez). Hiztegi
bakoitza Eusko Jaurlaritzaren orritik banan-banan irekiz gero, ordea,
arazorik ez. Euskalbar berriro instalatzen saiatu naiz, baina arazoa ez
da desagertu. Beste inori gertatzen al zaio halakorik? Eskerrik asko,
Isabel Etxeberria
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago