[itzul] Euskalbar

Asier Sarasua Garmendia asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Or, Abe 19, 10:53:04, CET 2008


>  
> Elhuyar ondo dabilkit. Euskalterm, 3000 eta Batua, ez.
> 

Ez da Euskalbarren arazoa, hiztegiak dauden webguneena edo zuen konexioena
baizik. Nik arazorik gabe kontsultatu ditut hiztegi horiek (Batua salbu) atzo
egun osoan eta gaur.

Euskalterm eta 3000 Eusko Jaurlaritzaren webgunean daude, beraz agian EJren
zerbitzarian dagoen arazoren bat izan daiteke. Batuarena beste kontu bat da,
Julenek atzo azaldu bezala, aldatu egin dute webgunea eta orain kontsultak beste
modu batera egiten dira.

Aldatu dugu Euskalbar Hiztegi Batuaren kontsultak webgune berrian egin ditzan.
Mozillaren hedapenen webgunera bidali dugu jadanik, eta orain Mozillako
norbaitek bertsio berria gainbegiratu eta argitaratu arte itxaron behar dugu.

Norbaitek Euskalbarren bertsio berria orain erabili nahi badu, hemen dauka:
https://addons.mozilla.org/eu/firefox/addons/versions/5811#version-3.3

Adi, Mozillaren erabiltzaile-kontua eduki behar da bertsio berria deskargatzeko.






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago