[itzul] Udaletxera edo Udalera

Joserra_Beloki a bildua donostia.org Joserra_Beloki a bildua donostia.org
Ost, Ots 6, 11:44:59, CET 2008





>(Erantzungailuan jartzeko) Zumarragako udaletxera deitu duzu edo
Zumarragako
Udalera deitu duzu, nola harriko zenukete?

>Zer aipatu behar duzu, erakundea ala eraikina bera?

Tira, ematen du erakunde honekin (honen ordezkoaren ordezko mekanikoarekin)
hitz egiten ari zara" dela azpiko ideia, ezta?

Eta, beraz, "Zumarragako Udalera deitu duzu" beharko lukeela, ezta?


Baina ez dut uste "Zumarragako udaletxera deitu duzu" ere "gaizki" egongo
litzatekeenik.

"Zumarragako", "Donostiako" kenduta behinik behin, neroni aixago aterako
litzaidakeela, uste dut,

"udaletxera deitu eta alferrik...", "udalera deitu eta alferrik..." baino.



Joserra Beloki






ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago