[itzul] ezkutaketan-"¡por fulano!"

Saroi Jauregi saroi a bildua elhuyar.com
Ast, Ots 7, 10:43:53, CET 2008


Gu txikitan (ez dira urte asko) ezkutaketan ibiltzen ginenean, 
Zaldibian, "(h)azia" kontatzen geratzen zen, eta gainerakoak ezkutatzera 
joaten ginen. Kontatzen bukatzen zuenean, "kurik!" oihu egiten zuen 
(h)aziak, eta hura despistatzen zenean haren tokira iristen baginen, 
"txito" esaten genuen, eskuarekin pareta joz. (H)aziak ikusiz gero, 
"(ikusitako haren izena) txito",  oihukatzen zuen.

Saroi Jauregi
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

Inma Eguen(e)k dio:
> Ezkutaketan ari direla, "nigatik", "hargatik",... entzuten zaie umeei. Zuenean zer esaten dute edo zelan esan beharko lukete?
>
> Ima Eguen
> Zaldibarko Udala
> Euskara Zerbitzua
> 946827016
>
>
>   



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago