[itzul] ER: Laguntza

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Or, Ots 8, 09:34:14, CET 2008


Errazenetik hasita:

-"palmondo bihotz" dator hiztegian "palmito"ren ordain, eta niri ere,
begiratu aurretik, horixe bururatu zait.

-"Asado de tira", oker ez banago, hemengo txuleten pieza bera da, baina
"txuletakatu" gabe, hots, "(behi-)saihetsalde errea", beste inork izen
estandarizatuagoa ezagutzen ez badu.

-Asierren "zartagineko" (<sarteneko)hori egokia iruditzen zait, frijituaren
eta jaki bat baino gehiagoren ideia biltzen dituelako. Pentsatzen dut
portura edo merkatura iritsi diren arrain (mota) batzuk frijituz ondutako
platera dela. Hori bada (eta propagandaren hiperbolea onargarri bada,
arraina ez baita noski izango beti hain freskoa), zer moduz Bermeotar
batentzat (adibidez) berri baina identifikagarri litzatekeen hau: "itsasotik
harako zartaginekoa (1/2)"?

On egin!

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Stella Iturbide
Bidalia: osteguna, 2008.eko otsailak 7 14:50
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Laguntza


Kaixo lagunok!
  La Plata hiritik idazten dizuet (Argentinatik) kontsulta batzuk egiteko.
Nire euskal etxeko batzordeak eta jatetxekoek karta elebiduna eskatu didate
(ez naiz itzultzailea, euskara irakasten dut euskal etxean aspalditik, orain
beste irakasle batzuekin, (Argentinan Euskaraz programaren barruan)  eta
zalantza batzuk sortu zaizkit nahiz eta itzulpena ia-ia bukatu,  adibidez:

  Nola esaten da
  1)
 Fritada de la barca ? Itsasontziko frijitua????
eta
 1/2 fritada a la barca ??

  2)
  Cornalitos con papas fritas?? ez dut uste cornalito itzulpena duenik,
arrain txiki horiek hemen bakarrik ezagutzen direla uste dut, orduan,  kasu
horretan, nola jarri behar dut:
  "Cornalitos" patata frijituekin?  kakotxen artean edo
  "Cornalito"ak  edo
  Cornalitos patata frijituekin, hau da, itálica letra erabiliz??

  3)
eta nola esaten da
Palmitos
Palmitoak???

  4)
gauza bera gertatzen zait asado de tira idaztean,  ez dakit nola jarri
  "Asado de tira"  edo
  Asado de tira

  Ikusten duzuenez, euskara mugatuaz gain puntuazio-arauen erabilera ez dago
argi niretzat.
Momentuz hori da dena. Zuen erantzunaren zain geratzen naiz, agur bero bat,
                                         Stella





---------------------------------

ˇCapacidad ilimitada de almacenamiento en tu correo!
No te preocupes más por el espacio de tu cuenta con Correo Yahoo!:
http://correo.espanol.yahoo.com/




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago