[itzul] Huelga eta greba
Mikel MORRIS
mmorris a bildua euskalnet.net
As, Ots 19, 15:27:41, CET 2008
Nire ustez, "huelga" ez da erabili behar, prentsan ez behintzat.
"Pertenezitu", "joditu", eta "bentana" hitzen mailan jarriko nuke.
"Huelga" español hutsa da (uelga "etxeratuko" al dute, noizbait?). Ez
da, ez, nazioarteko hitza. "Grève" internazionalagoa da. Portugesez
"greve" esaten dute, errumanieraz "greva", eta beste hizkuntzetan ere
"grève" hitzaren baliokideak agertzen dira. Nazioarteko mailan,
"grève" eta "strike" (strajk, streik, eta antzekoak agertzen dira
zenbait hizkuntzatan) gehienik erabiltzen diren hitzak dira. Lanuztea
ingelesezko "work stoppage" delakoaren antzekoa da.
Dena den, huelga e(u)spañola da. Hitz hori baztertzea, euskara
zainduan behintzat, komeni da.
On Feb 18, 2008, at 7:04 PM, Iban Arantzabal wrote:
> Gaztelerazko "huelga"tik hartuta erabiltzen dut nik "huelga".
> Frantsesez, berriz, "grève" erabiltzen dute eta hortik "greba".
> Bai, lanuztea ere agertzen da hiztegietan baina...
>
> Txartzat emango zenukete titular hau? "Huelgak eragin handia izan
> du Debagoienean"
>
> Ondo legoke esatea, akaso, Debagoinean banatzen den Goienkaria
> aldizkariko titular bat dela.
>
> Eskerrik asko.
>
> Iban
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago