[itzul] Aditza+izena

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
As, Ots 19, 17:53:59, CET 2008


Esango nuke baietz, "jasoeguna" ez dela ezinezkoa. Ez dut uste 
gramatikaren kontrakoa denik. Baina esango nuke, halaber, horrelako 
elkarteak gaur egun ez ditugula hain erraz egiten, eta, oro har, kontuz 
egitekoak direla. Nik "jasotze-eguna" esango nuke.

Bestela, hortik tiraka, "bidaleguna" (bidaltze-eguna), "jaiodata" 
(jaiotze-data) eta abar aterako litzaizkiguke.

Badirudi ZERTARAKO esanahia nagusitzen dela era horretako elkarte 
berrietan: idazmakina (idazteko makina), ikuzmakina (ikuzteko makina), 
ikasgela (ikasteko gela), entzunareto (entzuteko areto)...

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak


jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k dio:
> Bidali dugun zerbait jaso duten eguna aipatzeko, 'betelana' hitzaren
> ildotik, 'jasoeguna' esan liteke?
> 
>  
> 
> Jon
> 
>  
> 
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago