[itzul] ER: Huelga eta greba
Juan Garzia Garmendia
svrinsjg a bildua sv.ehu.es
Ost, Ots 20, 11:21:17, CET 2008
Zer erabileraz ari zara?
Txirritaren edozer ere bere horretan batu estandarrera?
Tira, ez zait noski komeni beste "fronte" bat irekitzea libertade
linguistiko indiskriminatuaren aldeko sutsuon aurka, eta badakit askoz ere
txuloago geratzen dela jarrera hori "estetikoki", baina, niri behintzat,
txirritazale amorratua izanik ere, "fuerte" esan nahi dut disparate hutsa
iruditzen zaidala hala jokatzea. Eta, okerrago, geure buruaren galgarri
("kabeza" idaztekotan egon naiz, hori ere badarabil-eta Ereñozukoak, beste
elebitasun-joko batzuekin batera).
Alegia, apur bat berezi behar liratekeela mailak eta erregistroak,
eztabaidek zentzua izan dezaten (jo beharko dugu, noski, gauzak propio
lausotzerik edo nahasterik inork ez duela nahi). Besterik adierazten ez den
bitartean, batu estandarraz ari garela ulertzen dut nik, eta bat nator Jon
Agirrek eta bestek diotenarekin: baturako, "greba" aukeratu DA, baina inork
ez du debekatu "huelga" erabiltzea beste erregistro batzuetan.
Ikusten duzuenez, "autoritarioa" naiz ni horretan: autoritateari (Hiztegi
Batuari, kasu honetan) men egitearen aldekoa, gustuak gustu. Jakina,
"politagoa" da harako Prai Bartolomek plazako dantzaz zioen hura: "nai
dabenak nai dabena". Beldur nahiz, hala ere, txistu-soinu horrekin, guztion
askatasuna ez, eta norberaren norberekiak sustatzen direla bereziki.
Kito. Ez naiz itzuliko auzira inorekin, aurretik Hiztegi Batua
erreferentetzat onartzen duen jakiteke. Esana dut esatekoa, eta ez bedi
uler, beraz, isiltasuna ametotzat.
Ondo bizi guztiok, nolanahi ere.
-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean:
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Bidalia: asteazkena, 2008.eko otsailak 20 07:37
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Huelga eta greba
>Dena den, huelga e(u)spañola da. Hitz hori baztertzea, euskara zainduan
behintzat, komeni da
Euspañola? Alegia, euskaldun batek (Txirritak, adibidez) natural-natural
darabilen mailegu irentsia? Nazioartekotasunaren izenean mendebaldeko
euskaran ondo erroturiko mailegu bat alde batera utzi behar? Hain gara
hitzez aberats ze botatzeko moduan ere garen? Hamaika ikusteko jaioak gara,
benetan! Dena dela, beste gauza askotan bezala, iritziak iritzi, erabakiak
erabaki, gustuak gustu eta gomendioak gomendio, hiztunak guren duten
bidetik joan doaz, hizkuntza bizi guztietan legetxe, bestalde.
ANTXOKO HUELGA
Jose Manuel Lujanbio, Txirrita, 1919
Mila bederatzi ehun kunplitu eta hemeratzigarren urtean,
huelga baten bidez okertu gera Antxoko partean;
buruzagia balitz bezela oiartzuarren tartean,
guri bengantzan hasi zerate oso gorroto fuertean;
beti gogoan izango degu bizirik geran artean.
Adenda moduan: Zelan ahoskatzen dute greba berba hori euskalkikotzat ez
dutenek (alegia, mendebaldeko gehienek)? Nik huelgia entzunda nago
kalean... eta ez euspañolen ahoan, jakina. Eta lan uzterik ere nekez egingo
du lanik barik, behar egiten duen nekezaleak... Lekukotasunak lekukotasun,
Mitxelenak berak greba, huelga eta lanuzte erabiltzen zituen... Dena dela,
zergatik da hobea (nazioartekoa izan arren) frantsesetik hartutako mailegua
gaztelaniatik hartua baino? Gustatu ala ez, euskal hiztunen masa
mendebaldekoa da (nori berea zuzenbidea izateak lege behar luke hizkuntz
erabakietan ere).
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago