[itzul] Caballito del diablo
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Ots 20, 16:33:21, CET 2008
Kepa Altonaga zoologoak, 1993an, Elhuyar aldizkarian, animalia horiei
buruzko hiru artikulu jakingarri argitaratu zituen. Eta honela zioen
lehenengoan (Lehen animalia hegalariak: Txitxiburduntzi eta
sorginorratzak (I)):
<<Gaur egungo odonatuak hiru subordenetan sailkatu dira: Zygoptera (=
sorginorratzak), Anisoptera (= txitxiburduntziak) eta Anisozygoptera
subordenetan. Azken talde honetako espezie bizi biak Japonia eta
Himalaiako gune erliktiko murritzetara mugatuta daude; lehenengo eta
bigarren taldekoak dira gure ur-bazterretan ikusi ohi ditugunak.
Berezitasun zoologiko sakonagoak aparte utzirik, talde bi hauek
identifikatzeko ondoko ezaugarria hartzen da kontutan: landareetan
kokatzen direnean, anisopteroek gorputz alboetarantz jartzen dituzte
hegoak parakera horizontalean, eta zigopteroek, ostera, atzerantz
oblikuoki bertikalean. Horrez gain, anisopteroak gorputz handiko eta
hegaldi azkarrekoak dira, zigopteroak argalago eta delikatuagoak izanik.>>
http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=6305
Itzuli behar duzun "Libélula" hori anisopteroa da. "Caballito del
diablo" delakoa, berriz, zigopteroa da. Kepa Altonagaren sailkapenaren
arabera, "caballito del diablo" delakoa "sorgin-orratza" da, eta
"libélula", berriz, burduntzi edo txitxiburduntzi.
Hiztegi Batuak, berriz, hau dakar:
<sorgin(-)orratz Libellula>
<mariorratz Libellula>
<mariburduntzi>
(Libellula letra etzanez ageri da; alegia, generoa adierazteko. Eta
Libellula generoa Libellulidae familian dago, Anisoptera azpiordenan.
Beraz, Kepa Altonagak aipatu zuenaren kontrara).
Bestalde, Hiztegi Batuak badakar <txitxi(-)burruntzi> ere, baina, ziur
asko, beste zerbait adierazteko.
Beraz, uste dut honela egin litekeela:
1- Edo Hiztegi Batuari kasu egin, eta:
"libélula" <sorgin-orratz> / <mariorratz>
Eta, beraz, besterako:
"caballito del diablo" <mariburduntzi> / <burruntzi>
(Hiztegi Batuak "burduntzi" gaitzesten du, baina Hiztegi Batuak,
bestalde, "mariburduntzi" sarrera dakar. Eta OEHren arabera,
"mariburduntzi": libélula, insecto neuróptero llamado tambien caballito
del diablo...)
2- Edo, Kepa Altonagaren 1993ko artikuluaren arabera, alderantziz egin.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Amaia Lasheras(e)k dio:
> Kontua da "libélula" ere itzuli behar dudala eta hori
> ere sorgin-orratza edo burruntzia omen da.
>
>
>
>
>
>
> ______________________________________________
> ¿Con Mascota por primera vez? Sé un mejor Amigo. Entra en Yahoo! Respuestas http://es.answers.yahoo.com/info/welcome
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago