[itzul] Marra Hiztegi Batuan
    jabier 
    euskara a bildua oriokoudala.com
       
    Ost, Uzt  9, 13:30:05, CEST 2008
    
    
  
El 09/07/2008, a las 13:08, karlos_del_olmo a bildua donostia.org escribió:
> Baten batek badaki, argiro, zein diren arauak edo irizpideak marra  
> jartzeko
> orduan? Hau da, "esku-hartze", baina "habitu(-)hartze", "parte(-) 
> hartze"...
> Jabetzan dudan neurona bakarra lehertu beharrean daukat arau mailako
> hiztegiko tripak ikasi guran!
Erantzunik ez daukat, Karlos; baina zurea egoki-egoki datorkit,  
plazaratzeko atzo bertan sortu zitzaidan zalantza bat, marratxoarekin  
zerikusia duena:
'arrantza-ontzi' ematen du Hiztegi Batuak eta ez 'arrantza(-)ontzi'.  
Mota horretako hitz elkarketetan (hitz-elkarketetan?) marratxoa  
erabiltzearen aldeko zantzutzat hartu behar da, ala hitz pare jakin  
horri baizik ez dagokio?
Bidenabar, Sarasolaren Euskal Hiztegiak 'arrantza ontzi' proposatzen  
du, marratxorik gabe.
Niri ere, Karlos, oso nahasgarri egiten zait marratxoaren inguruan  
daukagun araudia.
Ondo-ondo bizi.
Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
943 83 03 46
__________________
E-mail helbide berria: euskara a bildua oriokoudala.com
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago