[itzul] Marra Hiztegi Batuan

Iñaki Arrieta i.stony a bildua arrakis.es
Iga, Uzt 13, 01:08:21, CEST 2008


Demokraziaren oinarriko jokamolderik hausten ez dudalakoan natorkizue
(berriz ere) muturra sartzera, itzulkide bihotzekook.

Jokabideak jokabide (eskertzen dizut zurea, Alfontso, eredugarritzat
baitaukat), ez da honen moduko goi-mailako kalapita zerrendaratzen zaigun
lehen aldia, ez bigarrena ere. Eta ez ziren gutxi izan, horrelakoetan,
ItzuL, horretarako ez dela aldarrikatu zutenak, arautegia argibide.

Gogoz arituko ginateke (ni behintzat bai) linguistika hutsaren ataritik
kanporagoxe dabilzkigun gaietan.
Animoso ekingo nioke EIMAren funts demokratikoaren eta Euskaltzaindiaren
zer anbiguoaren ertzetako ingurumariari buruzko ezbaiari.
Eta are animosoago, elkarren arteko egitatezko hibridazio posibilistaren
egokitasunaren abarrei buruzkoari.
Non eta zuotakoren batek ez didan frogatzen erakunde bata zein bestea
enbor berekoak ez direla.

Eta esanak esanda, ezinbestean ekarri behar ditut hona 2004ko azaroaren
16an antzeko kalapita bati erantzun nizkion hitzak (orain arteko azkenak),
ez baita paperontzira botatzeko moduko kontua esku artean darabil[ki]guna.
Nahi duenak[,] hemen ditu irakurgai: http://tinyurl.com/5zhdch

Hauexek dituzue hitzok: “
ItzuL horretarako ez bada, ez da. Eta baldin
bada, une oro eta gai guztietarako izan dadila”.

Beharbada, orduko hartan oso gutxik proposatu genuen huraxe besterik ez
dugu soluziobide: ItzuList v2.0
Eta, bestela, erants diezaiogun zerrendaren arautegitxoari behar duen
eranskintxoa eta izan dezagun guztiok argi ZER EZ DEN eta ZER BADEN.

Ezta, Gotzon?

Iñaki Arrieta




>>> Izenik aipatu ez arren, eta galdera erretorikoaren disimuluan bada
ere, bazirudik, Karlos, iradoki nahi duala EIMAk behartu egiten duela
jendea, dirulaguntza ukatzearen mehatxuz, marratxoaren erabilera jakin
batera.
>>> Mamuetatik baino, hobe kritikatu nahi den testutik abiatzea, ezta?



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago