[itzul] Marra Hiztegi Batuan
Aitor Lizarazu
euskera.zu a bildua zumarraga.net
Al, Uzt 14, 08:13:13, CEST 2008
Bat nator diozun guztiarekin. Eskerrik asko zure argibideengatik.
Aitor Lizarazu
Zumarraga
----- Original Message -----
From: <alfon a bildua elhuyar.com>
To: <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Friday, July 11, 2008 4:42 PM
Subject: Re: [itzul] Marra Hiztegi Batuan
<<Nire galdera da, 'hats(-)hartze' Euskaltzaindiaren 25. araueko
'sudur(-)luze' taldekotzat hartu daiteke? Nik uste nuen 'hats hartze' edo
'hats-hartze' aukerak zituela.>>
"hats-hartze" ez da "sudurluze" taldekoa. Argi-argia da
desberdintasuna ikustea osaerari erreparatuz gero: "sudurluze"
modukoak, beti, "izen + izenondo" egitura dute, eta hala sortzen den
hitz-elkartea, kategoriaz, izenondoa da: "sudur (izena) + luze
(izenondoa) = sudurluze (izenondoa: mutil sudurluzea). "hats-hartze",
berriz, elkarte sintetikoa da, ekintza-elkartea: elkartearen bigarren
osagaia aditza da (nominalizatuta); lehen osagaia izena da, eta,
gainera, bigarren osagai den aditzaren objektua da: esku-hartzea (Zer
hartu? eskua; hats-hartzea (Zer hartu? hatsa). Eta hitz-elkartea
(esku-hartzea, parte-hartzea, hats-hartzea), kategoriaz, izena da, ez
izenondoa.
<<Nik uste nuen 'hats hartze' edo 'hats-hartze' aukerak zituela>>.
Bai, zuzen zaude. Beste zerbaiterako hartu nuen adibidea, idazten
hasi, gelditu, berriro hasi eta lehengoari erreparatu gabe segitu nuen
idazten. Gaizki dago adibide hori. Hain zuzen ere, Hiztegi Batuan
berariaz debekatuta dago loturik idazteko aukera hori: <hatsartze* e.
hats(-)hartze>.
Barkatu zalantza piztu izana zalantzarik ez dagoen tokian:
"hanka(-)sartze" larria (hori ere kalkoa da, bada). Zuzentzaileak ere
zuzentzailea behar du (neuronak opor eske ditudan seinale).
Alfontso
Aitor Lizarazu(e)k dio:
> Egun on Alfontso,
>
> Aitor Lizarazu naiz eta Zumarragatik idazten dizut. Eskerrak eman nahi
> dizkizut lehenik zure marratxoaren inguruko mezuagatik. Zalantzak
> norberarenak bakarrik ez direla jakiteak eta arazoen/kontraesanen inguruko
> azterketak laguntzen du. Bitan irakurri dut mezua eta oso argi eta erraz
> irakurtzen den arren zalantza zehatz bat geratu zait. Honela diozu:
>
> "Horiekin batera, harrigarria da ?hats(-)hartze? agertzea, marratxoa
> aukeran duela. Nork idatziko du ?hatshartze?? Ez da oso logikoa."
>
> Nire galdera da, 'hats(-)hartze' Euskaltzaindiaren 25. araueko
> 'sudur(-)luze' taldekotzat hartu daiteke? Nik uste nuen 'hats hartze' edo
> 'hats-hartze' aukerak zituela.
>
> Ziur asko oraindik ez dut erabat ulertu kontua. Hala ere berriz eskerrak
> zure mezu argigarriagatik.
>
> Aitor Lizarazu
> Zumarragako Udaletxea
>
> euskera.zu a bildua zumarraga.net
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago