[itzul] Decenas de millar

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ost, Uzt 16, 08:25:28, CEST 2008


Nire ustez, 'hamar milakoak'. Horrelako bi dituzue Zientzi eta Teknologiaren
Corpusean (www.ztcorpusa.net):

"Comentarios Reales" liburuko zatia (Aldizkariko artikulua). Elhuyar
Fundazioa, 1999. Egileak: Ezpeleta Arenaza, Txema; Ruiz-Larrea, Isabel.
Aldizkaria: Elhuyar Zientzia eta Teknika. (1)
..., hamarrekoak, ehunekoak, milakoak, *hamar milakoak,* eta nekez ikusten
ziren ehun milakoei zegozkien korapiloak...

Zifren historia (IV) (Aldizkariko artikulua). Elhuyar Fundazioa, 1990.
Egileak: Angulo Martin, Patxi. Aldizkaria: Elhuyar Zientzia eta Teknika. (2)
Geroago marra horizontal eta bertikalak elkarrekin trukatu zituzten eta
geroago bi sistema hauek nahastu egin zituzten, ondoz ondoko ordenak sistema
ezberdinez adieraziz: unitateak, ehunekoak, *hamar milakoak,* ... marra
bertikalez idatziz eta besteak, hamarrekoak, milakoak, ... marra
horizontalez. Arazo batzuk konpondu ziren. Hala ere, zero kontzeptua
ulertzeko zenbait mendek pasatu behar izan zuen.

Interneten ere, nahi adina.

'Hamarrekoak', 'ehunekoak', 'milakoak'... natural erabiltzen ditugu; beraz,
'hamar milakoak' behar luke horren arabera, eta, nik hala uste, hori da
erabiliena.

Antton

2008/7/15 Paúl Picado <paulpicado a bildua yahoo.es>:

> Egun on!
> Nola esaten da hori? Milaren hamarrekoak?
> Mila esker, aurrez.
>
>
> Paúl Picado Moreno
>
>
>
>      ______________________________________________
> Enviado desde Correo Yahoo! La bandeja de entrada más inteligente.
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago