[itzul] imagen de preservacion

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Mar 7, 14:32:47, CET 2008


> "Imagen de preservación" o "Master" da bata, 

Gorde beharreko edo gordetzeko irudia da hori, hau da, badaezpada ere 
formatu digitalean «jatorrizkotzat» gorde behar dena, gehienetan 
bereizmen oso handiz jasotakoa.

Iruditzen zait gazteleraz García Yebrak esango lukeen «klaudikazio» bat 
dagoela preposizioa hautatzerakoan: «imagen a preservar» izango 
litzateke, nire ustez, zuzena; baina, jakina, nominalizazio dotore hori 
(preservación) galduko litzateke, eta, oitx, non geldituko litzateke 
hizkeraren maila jasoa?

> eta "imagen de acceso" bestea.

Banatzeko irudia da hori, ziurrenik sarearen bitartez banatzekoa, 
bereizmen apalagokoa.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago