[itzul] Wordfast eta Power Point

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Mar 12, 13:18:53, CET 2008


> Power Pointeko dokumentuak itzultzerakoan, diapositiba batzuetako
> tituluak (eta batzuetan, baita esaldi batzuk ere) ez dira Word-eko
> dokumentuan ageri. Ez badira ageri, ez dira itzultzen, noski. Beste
> batzuetan, aldiz, nahiz eta Word-eko dokumentuan diapositibako testua
> ageri, gero ez da itzulpena Power Pointekoan agertzen, hau da, esaldi
> batzuk itzulita ikusten dira, baina beste batzuk ez. Zergatik
> gertatzen da hori? Eskerrik asko,

Batzuetan emaitza hobea lortzen da era honetan jokatuta:

1. Word-en, itxi dokumentu guztiak eta zabaldu dokumentu berri bat, 
izenik gabe eta ezer idatzi gabe bertan.

2. Zabaldu PowerPoint-en itzuli nahi duzun aurkezpena, eta egin kopia 
bat (adibidez, Gorde honela: izena_eu.ppt).

3. Word-en, zabaldu Wordfast-en kontrol leihoa, eta Tools atalean 
emaiozu Translate botoiari. Erne: leiho horren azpialdean aukerak 
markatzerik baduzu, markatu denak (document, footnotes, head/foot, 
textboxes).

Gauzak ondo badoaz, Word-eko dokumentu zuri horretara ekarriko dizkizu 
esaldiak, eta itzulita, memorian ezer aurkitzen badu. Hor normal 
itzultzen badituzu esaldiak, zabalik duzun PowerPoint aurkezpenean 
ageriko dira.

Berdin-berdin egin daiteke Excel fitxategiekin.

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago