[itzul] propiedad superficiaria
Joan Mari Iriondo
jm.iriondo a bildua laudiokoudala.net
Ast, Mar 13, 10:23:46, CET 2008
Jabetza da gauza bat eta herriaren jabetzapeko lurren edo jabetza
pribatukoen erabilera eskubidea beste beste bat, oker ez banago. Jabetza
duenak, hala nahi badu, erabilera eskubidea laga dezake. Bestalde,
"ondazilegiak" direla-eta banago ez ote dagoen terminoaren sakoneko egituran
"ondare zilegiak" konposatua.
Alegia, zilegiak dira baimenduak direlako, ez zure zeure jabetzakoak
direlako. Horien ustiapena egiteko baimena daukazulako. Arratia aldean
"oila-lurrak" ere badagoz, eta apur bat altuxeago, Gorbeia aldean, herri
larreak. Horietara etxeko behiak, behorrak, ardiak, segun zein herritako
zein baserri den horrenbeste buru sartzeko eskubidea izango du, dagokion
larre ala bazka-kanona ordaindu ostean.
Ondazilegiak jabetzari edo jabetza horren ustiapen lagapendunari,
maizterrari, datxezkionak dira, antza.
Alabaina, jabetzak zilegi ditu gauza gehienak, auzokoekiko bizikidetzako
harreman onak zainduta, eta erromatar zuzenbide hartako "altius non
tollendi" eta jabatzak dituen besteekiko zorrak errespetatuta.
Propiedad superficiacia hori hasiera batean orubearen jabetzari egokituko
zitzaion, baina gaur egun adreiluak horrenbeste egin duenez zabal eta
gorantz, 5. solairutako jabetza pribatuko aparkaleku batean sal daitezke
garaje plazen partzelak, lurreko marraz pintatuta bakarrik, azalera
eskubidean. Nire herrian, horrelako baten jabeak jabetza beretzat gorde du
15 urterako eta garaje plazen erabilera eskubidearen lagapena saldu egin du
15 urterako, horien amaieran, erabiltzailearen erosteko aukeraz.
Gehiagoko barik,
Joan Mari
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: osteguna, 2008.eko martxoak 13 09:36
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] propiedad superficiaria
<<Beraz, "lurrazal-eskubidedun jabetza" izan daiteke.>>
"Ondazilegia" ez bada, "jabetza lurrazal-eskubideduna" hobe, '-dun'
atzizkia duen hitzaren agergune neutroa atzetikoa baita.
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago