[itzul] Lan-esleipena: Legebiltzarreko osoko bilkuren itzulpena
Diez de Ultzurrun
ultzu a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Mar 26, 11:45:33, CET 2008
Kaixo lagunok:
Atera berri da Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak itzultzeko lehiaketaren deialdia. Deialdiaren ezaugarri nagusiak hauek dira:
-Urtean 30 bat bilkura dira itzultzeko; bilkura bakoitzak 200 bat orri izan ohi ditu.
-Itzulpen-kontratuaren iraupena bi urtekoa izango da, beste bi urtez luzagarri.
-Lehiaketa honetarako propio aukeratutako bi testu itzuli beharko ditu enpresak; bietako bat gaztelaniatik euskarara eta bestea euskaratik gaztelaniara itzuli beharko dira. Itzultzeko testuak Eusko Legebiltzarrak proposatuko ditu eta Legebiltzarrean egindako hitzaldi batzuen transkripzioak izango dira. Testuak Eusko Legebiltzarraren egoitzan eskuratu ahal izando dira, baita Interneteko http://parlamento.euskadi.net <http://parlamento.euskadi.net/> > helbidean ere, "oposizioak/lehiaketak" atalean.
Testu bien itzulpena bilkura-egunkarien ardura hartuko due taldeko itzultzaileek egin eta sinatu beharko dute.
Periko Díez de Ultzurrun
Eusko Legebiltzarreko Itzulpen Zerbitzuko Burua
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago