[itzul] glosategi

Elhuyar Fundazioa elhuyar a bildua gmail.com
Ast, Abu 27, 14:56:54, CEST 2009


<glosario> eta <glosategi> ez dira euskal hitz zaharrak, ez dira tradizioan
erabili (<glosa>, berriz, mailegu zahar-zaharra da: Axularrek, Tartasek,
Añibarrok.. erabilia). Beraz, ez dugu tradizioaren bermea.

XX. mendeko corpus estatistikoak erakusten duenez, <glosategi> ez da behin
ere erabili; <glosario> lemak, berriz, 12 agerraldi ditu.

<glosario> hitza latinezko <glossarium> hitzetik dator, eta nazioarteko
hitza da, hau da, mailegu kultua da: en: glossary, es: glosario; fr:
glossaire; de: Glossar; sv: glossar; it: glossario, pt: glossário(s), fi:
glossaario; nl: glossarium...

Datu horiek ikusita, "Erabileremu bateko terminoak eta termino horien
baliokideak ematen dituen hiztegi terminologikoa" adierazteko, <glosario>
hitza , nazioarteko mailegu kultua, da, nire ustez, lehenengo aukera,
logikoena.

Izan ere, kontzpetu hori gaur sortu beharko bagenu, pentsa genezake
euskararen bidetik sortzea, eta euskarak dituen baliabideak erabiltzea. Oso
aukera zilegia da, eta, bestelako arazorik ez badago, mailegu gordina baino
egokiagoa dela pentsa daiteke. Beraz, <hiztegia> hitzak dituen tokia den
bezala, <glosategia> "glosak dituen tokia" izango litzateke. Baina horrek ez
du funtzionatzen, gaur egungo glosarioek ez baitute "glosarik", ez behintzat
euskaraz, tradizioan, <glosa> hitzak duen esanahian. Alde horretatik, nire
ustez, <glosategi> hitzak ez du zentzu handirik. Esango nuke mimetismoz
sortutako hitz hori ez dela oso egokia, guztiz berria izanda ezin baita
zuzenean deskodetu. Gauza bat da <glosario> hitzak, ibiliaren poderioz,
beste esanahi bat hartu izana, nazioartean <glosa> hitzarekin zerikusia ez
duena, eta beste bat, oso bestelakoa, hitz horren esanahi berria kalkatuz
euskal hitz berri bat sortzea orain. <glosategi> hori laborategian egindako
nahastea da, <glosario> baino euskal usain edo txapel handiagoa duela
iruditu eta lasaigarri gerta dakioke norbaiti (<glosa> bietan egonik ere),
gustagarriagoa edo -eta osaerari dagokionez, zuzena da; hor ez dago
arazorik-, baina niri batere beharrezkoa ez den asmakaria (edo asmakeria)
iruditu zait aurreneko aldiz irakurri nuenetik. Hala ere, litekeena da
arrakasta izatea eta nagusitzea, modak moda.


Gaur egungo erabilera kuantitatiboari erreparatuta, Googlek eta Elebilak
baieztatzen dute <glosario> hitza dela erabiliena sarean (baina <glosategi>
ere badabil, gutxiago bada ere). Ereduzko Prosak ere gauza bera baieztatzen
digu. Euskaltermek eta Elhuyarrek <glosario> proposatzen dute. Zehazkik eta
3000 hiztegiek, berriz, <glosategi>.



Anak ondo dioen moduan, Hiztegi Batuak ez dakar, ez bata, ez bestea. Auskalo
bigarren itzulian sartuko duten ala ez. Nolanahi ere, Euskaltzaindiko
Hiztegi Batuko lantaldeak euskaltzain osoei (erabakimena dutenei) pasatako G
letrako txostenak honela zioen:

*glosario *iz. nazioarteko forma da, eta erabilia; proposatu izan den *
glosategi*, berriz, ez da ageri lantaldearen testuetan.



<zer erabiliko zenukete?> galdetu du Anak. Nik, jakinaren gainean,
<glosario> erabiltzen dut, eta <glosategi> ez dut erabiltzen.



Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
--------------------------------------------------------------

2009/8/27 Arbizu Barona, Víctor <varbizu a bildua cajavital.es>

>  Egun on:
>
>        Ibon Sarasolak Zehazkin 'glosario' glosategi ematen du. Nik horrela
> erabiliko nuke.
>
>        Agur bero bat,
>                                     Bittor Arbizu
>
> ----------------------------------------------------------------------
>
> Message: 1
> Date: Thu, 27 Aug 2009 12:16:53 +0200
> From: ana martin <urmeneta a bildua euskalnet.net>
> To: itzul a bildua postaria.com
> Subject: [itzul] glosategi
> Message-ID: <008901ca26ff$802206b0$b8615655 a bildua ana472eda267a1>
> Content-Type: text/plain; charset=US-ASCII
>
> Uste nuen glosategi normalizatuta zegoela, baina Hiztegi Batuan ez dago ez
> glosategi ez glosario. Badakizue zergatik? Zer erabiliko zenukete?
> Eskerrik asko
> Ana
> ------------------------------
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago