[itzul] itzulpen-memoria lanetarako SW librerik?

Asier Sarasua Garmendia asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
Or, Maiatza 8, 13:35:55, CEST 2009


ELEDER AURTENETXE PILDAIN <eleder.aurtenetxe a bildua ...> writes:

> Omega T hori instalatzen saiatuko naiz oraingoz eta Wikipediako orri
> interesgarri horri begiratu bat egin...
> 

Xanek dioen bezala, Synaptic erabiliz 1.7.3 bertsioa instala dezakezu, baina
garapenean 2.0 bertsiotik doaz jadanik.

Wordfast-ekin desberdintasun handienak (uste dut, ez dut Wordfast inoiz erabili):
- OmegaT ez da Word-en gehigarri bat, bere kabuz dabilen aplikazioa baizik.
- OmegaT-k ez ditu zuzenean Microsoft Office-n formatu zaharrak (.DOC, .PPT,
.XLS) zuzenean irekitzen, OpenOffice-n ireki behar dituzu eta OpenOffice-n
formatuan gorde behar dituzu OmegaT-rekin manejatzeko.
- OmegaT-k zuzenean itzul ditzake Microsoft Office-n formatu berriak (.DOCX,
.PPTX, .XLSX), baina oraindik gaizki egiten du.
- OmegaT-rekin fitxategi bat baino gehiago eduki ditzakeen proiektuak itzultzen
dituzu, ez fitxategi bakarrak. Adibidez, webgune oso bateko HTML fitxategiak
denak batera itzul daitezke proiektu bakar batean.
- OmegaT-k glosarioak erabil ditzake, baina aukera hau ez dago oso garatua.

Nik erabiltzen dut OmegaT. Arazorik baduzu, galdetu.

Asier.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago