[itzul] "Arte" eta "-raino" 2tzuL blogean

EIZIE bulegoa a bildua eizie.org
Ost, Urr 14, 12:30:50, CEST 2009


"Arte" eta "-raino" 2tzuL blogean

Kontraesanik ba ote dago zerbait "bukaeraraino" eramatearen eta "bukaerara
arte" ez etsitzearen artean, adibidez?

Gerta ote liteke ³etxeraino² joatea eta "etxera arte" ez konturatzea giltzak
beste nonbait ditugula?

Ibil ote liteke norbait "haginetara arte armaturik", ala "haginetaraino
armaturik" esaten ote da?

Denda batean deskontuak "% 30 artekoak" direla ala "% 30erainokoak" direla
esaten ote da?

Halako kontuei buruz mintzo da Patxi Petrirena EIZIEren "2tzuL
blogean":http://www.eizie.org/2tzul idatzi duen "Arte" eta "-raino"
txostenean. 

Zenbait erantzun eman ditu, eta galdera gehiago egin ere bai, iritziak eta
ekarpenak jasotzeko.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago