[itzul] Falange/Falangea
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ast, Urr 15, 13:00:54, CEST 2009
> Zuen ustez zelan jokatu behar da: Falange ala Falangea? Egun hauetan han
> eta hemen begiratu dut ea zelan erabiltzen den eta denetarik topatu dut
> (berria, eitb, google...). Izen berezien antzera jokatu (Falange,
> Falangek, Falangeri, Falangeren...) ala artikulua erantsita (Falangea,
> Falangeak, Falangearen, Falangeari...), that is the question.
Jo dezagun dena delako «Organización política, generalmente de signo
autoritario y estructura paramilitar» (DRAEk hirugarren adieran
definitzen duen eran) hori «Frente Unido» deitzen dela. Nekez egingo
genuke euskaraz «Frente Unido-ak...»; «Frente Unido-k...» gailenduko
litzateke.
Aldiz, erabileraren erabileraz, «el Frente...» bihurtuko balitz, hor
hasiko ginateke, ziurrenik, «Frontea» idazten.
Izen propio bat izen arrunta balitz bezala tratatzea ez da harrigarria
gazteleraz. Aitzitik, uste dut euskaraz izen bereziek ez dutela izaera
hori hain erraz galtzen. Aurreko adibidean, «Fronteak adierazi du...»
idatziko genuke, izen arrunta ere izan daitekeelako, eta «Frontek
adierazi du...» harrigarria litzatekeelako. Aldiz, «Falange»-ren kasua
bestelakoa da, euskaraz izen arrunt hori (falange: infanteria astuneko
kidegoa, greziar armadaren indar nagusia) ez baita batere arrunta.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago