[itzul] Daoud Hari, interprete baten bizipenak (hitzaldia)
EIZIE
bulegoa a bildua eizie.org
Al, Urr 19, 11:21:09, CEST 2009
Daoud Hari, interprete baten bizipenak
Daoud Hari, Sudango interpretea izango dugu Bilbon, 2009ko urriaren 21ean.
Gatazka odoltsu baten erdian, interprete baten lanak izan dezakeen balioaz,
zentzuaz eta arriskuez mintzatuko da Euskalduna jauregian (19:00).
Daoud Harik bere larruan bizi izan du Sudango Darfur eskualdean bizi den
gatazka. Bere lurrak utzi behar izan zituen yanyauid erasotzaileengandik
iheska, Txaden babestu zen arte. Han hasi zen interprete lanak egiten,
aurrez Egipton ingelesa eta arabiera ikasiak zituenez. Sudango agintariek,
espioitzat harturik, atxilotu egin zuten 2006an, Paul Salopek estatubatuar
kazetariarekin eta Abdulraham Anu txadiar gidariarekin batera. Estatu Batuen
gobernuak eta nazioarteko taldeek egindako presioari esker
askatu zuten, hilabete batzuk geroago.
The Translator - A Tribesman's Memoir of Darfur (Itzultzailea - Darfurreko
tribukide batek oroitzapenak) liburua argitaratu zuen
2008an, Estatu Batuetan babes hartu ostean, Darfurreko gatazkan interprete
lanetan izandako bizipenak kontatzeko.
Interprete lanbidearen alderik engaiatuena azalduko digu Daoud Harik bere
mintzaldian.
Oharra: hitzaldia irekia izango da, eta aldi bereko interpretazioa izango da
ingelesetik euskarara.
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago