[itzul] OEH
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Urr 26, 17:56:40, CET 2009
Inork ez badu esan behar, nik esango dut: Orotariko Euskal Hiztegia
ipini du kontsultagarri Euskaltzaindiak.
http://www.euskaltzaindia.net/oeh
Itxuraz, kontsulta arin egiten du, eta, Hiztegi Batuan bezala, hitzaren
hasieraz galde daiteke. Adibidez, «belau» galdetuta, era horretan hasten
diren hitz guztien zerrenda erakusten du (belaun eta eratorri guztiak
barne).
Proba egitearren, hona kopitsatsita «belau» sarreraren emaitza:
1 belau (Lar, VocCB, Dv, H).
"Valle, ibarra, haran, irura, errepira, belaua" Lar ( H). "Ibarra,
valle. Sin. Irura, hara[n], errepira, belau-a" VocCB ( Dv, que se
pregunta dónde se emplea).
[Karaktere berezi batzuk pantailan ikusten dira, baina kopitsatsi soil
batek ez ditu harrapatzen (adibidez, -> gezitxoa)]
Kontsultaz gain, hiztegiaren testua 16 PDF fitxategitan eskura daiteke
(gehi hiru fitxategi: erreferentziak, testu-zerrenda eta laburdurak).
Den-dena CC by-nc-sa baimenaz
(http://creativecommons.org/licenses/by-nc-sa/3.0/es/deed.eu)
babesturik. Ez da zerua, noski, baina hutsa baino gehiago, bai.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago