[itzul] Kin-state
o-lertxundi a bildua ivap.es
o-lertxundi a bildua ivap.es
Or, Ira 4, 12:00:03, CEST 2009
Kaixo,
Nola eman ez dakit, baina ez nuke esango king hitzetik datorrenik.
Ingelesez, kin hitzak ahaidetasuna edo kidetasuna edo halakoak ematen
ditu aditzera. Hortaz, esango nuke zuk emandako adibidean, minoria
horrek baduela estatu bat (etniaz, kulturaz edo dena delakoaz) kide edo
ahaide duena.
Geopolitikaz asko ez dakit, batere ez, baina esango nuke horren adibide
asko daudela: zuk aipatutakoa (greziarrak eta turkiarrak), eta, oro har,
musulmanen minoriak, Txinako etnia batzuk.... Nik esango nuke erlijio
kontuekin eta abar dagoela lotuta.
Horixe uste dut nik
Oihana
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago