[itzul] Idazlea itzultzaileen lantegian 2009
    EIZIE 
    bulegoa a bildua eizie.org
       
    Or, Ira 18, 10:43:19, CEST 2009
    
    
  
Idazlea itzultzaileen lantegian
Gasteizen, 2009ko irailaren 22tik 24ra
Ignacio Aldecoa Kultura Etxea
Euskaratik beste hizkuntzetarako literatur itzulpengintza sustatzeko
ahaleginari jarraituz, aurten ere itzulpen lantegia antolatu du EIZIEk.
Karlos Linazasororen Diotenez liburuko hamaika narrazio labur gaztelaniara
(bi), frantsesera eta ingelesera egindako itzulpenak lantzen eta
eztabaidatzen jardungo dute horretarako gonbidaturiko itzultzaileek.
Egileari ere gaztelaniazko bertsio bat eskatu zaio aurten, itzultzaileek
egindakoarekin alderatu eta autoitzulpenari buruzko hainbat ondorio
ateratzeko.
Itzultzaileak:
* Iņaki Friera (gaztelania)
* Gerardo Markuleta (gaztelania)
* Nahia Zubeldia (frantsesa)
* Sarah Turtle (ingelesa)
Informazio gehiago EIZIEren webgunean:
http://www.eizie.org/Elkartea/ikastaroak/itzulika09
    
    
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago