[itzul] Soit dit en passant

Nahia Zubeldia znahia a bildua hotmail.fr
As, Ira 22, 17:19:57, CEST 2009


Arratsalde on,

Antzerki-talde baten programa itzultzen ari naiz, eta programaren titulua ez dakit nola itzuli. Frantsesez "soit dit en passant" eman diote; hau da, gaztelaniaz, nik uste, "dicho de pasada". Baina euskaraz hori nola eman?

Nire ustez, esaera horrek ukitu berezia ematen dio adierazitakoari, bi informazio nagusiren artean esandako zerbait balitz bezala...

Euskaraz "alegia deusez" eman nion hasieran, baina kutsu peioratiboa ematen dio, ez? "Comme si de rien n'était" edo "como si nada"-ren baliokidea litzateke, gehiago...

"Soit dit en passant", frantsesez, informazio guztiak eman ondoren ahantzitako zerbait esatean ere erabiltzen da; beraz, agian, post-data edo eman daiteke, baina horrek ere ez nau pozik uzten... ez da oso polita...

Ideiarik?
 		 	   		  
_________________________________________________________________
Découvrez toutes les possibilités de communication avec vos proches
http://www.microsoft.com/windows/windowslive/default.aspx


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago