[itzul] sukalde-kontuak

Patxi Petrirena petrirena a bildua gmail.com
Ost, Api 7, 13:04:10, CEST 2010


Egun on!

"Kurruskaria" ontzat emango nuke, bai, egokia iruditzen zaidalako eta, batez
ere, EAEko Terminologia Batzordeak berriki samar ondutako hiztegi batean
ageri delako ("Jatetxe, Taberna eta Kafetegien Hiztegia"). Honetan gaudela,
iruzkin pare bat egin beharra sentitzen dut:

- Euskaltermen ageri da, Amaia, ongi diozun bezala, "ezti-kurruskaria", eta
informazio gisa, ikus dezakegu aipatutako hiztegi horretakoa dela, baina ez
digu argitzen noizkoa den hiztegi hori, eta pentsa dezakegu beharbada
zerrenda zaharkituago eta ez hain fidagarri batekoa dela (laxo samar hitz
egiteko lizentzia hartu dut).

- "Jatetxe, Taberna eta Kafetegien Hiztegi" hori sarean jarria dago ("2009ko
apirila" du argitarapen-data), eta beharbada paperean ere argitaratu da
(hori ez dezaket ziurtatu oraintxe bertan). Baina, nire uste apalean, oso
zabalkunde gutxi eman zaie horri eta saileko beste batzuei. Duela hilabete
inguru Iruņean egin zen jardunaldi batean izan nuen horren berri nik (eta
esango nuke ez naizela despistatu bakarra --berriz ere laxo hitz eginez--).

- Honetaraz gero, uste dut komeni dela Terminologia Batzordearen lan horiek
non dauden esatea, eta berriz ere esango dut nire iritzian oso zabalkunde
eskasa eman zaiela.

Hona lotura: http://ttiki.com/11783

Ongi izan, eta on egin.

Patxi



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago