[itzul] Ordenanza municipal reguladora del libre acceso a las actividades de servicios y su ejercicio en el municipio de xxxx

Orioko Udala, Jabier Zabaleta euskara a bildua oriokoudala.com
As, Api 13, 11:51:48, CEST 2010


Egun on.

Testu luze samar bat (20 orrialde) ekarri didate, euskaratzeko: "Ordenanza municipal reguladora del libre acceso a las actividades de servicios y su ejercicio en el municipio de Orio".

Itxura denez, herrietan establezimendu berriak irekitzeko prozedura administratiboa sinpletu egin da, Europar Batasuneko irizpideetara egokitzeko; hori dela eta, han-hemengo herrietan, udal ordenantzak onartzen ari dira, prozedura berri horiek arautzeko.

Interneten bilaketa eginda, ikusi dut Espainiako hainbat herritan onartu dituztela dagoeneko horrelako ordenantzak eta, hain zuzen ere, horietako batean oinarritu da gure udaleko idazkaria, Oriorako ordenantzaren testua osatzeko.

Galdera dagoeneko sumatzen duzue: zuetako norbaitek hartua al du, dagoeneko, horrelako ordenantza bat euskaratzeko lana? Hala bada, gustura jasoko nuke, lagungarri.

Ondo-ondo bizi.

Jabier Zabaleta
Orioko Udaleko euskara teknikaria
euskara a bildua oriokoudala.com
943 83 03 46


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago