[itzul] P.E.R.I. Y A.R.I.
Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ast, Api 15, 08:28:33, CEST 2010
Egun on, Joxemari
1) P.E.R.I., Hirigintzan, "Plan Especial de Reforma Interior" da.
Euskaltermen bertan aurkituko duzu; bertan, euskarazko ordaina, "barne-eraberritzeko plan berezi" da; sigla edo laburdurarik ez dago.
Aurkitu duzun BBPB horrek, segur aski, "Barne Berrikuntzarako Plan Berezia" esan nahiko du; Nafarroako Gobernuko Itzulpen Atalean, behinik behin, horrela egiten dugu.
Beste batzuek, ordea, "Barne Erreformarako Plan Berezia" egiten dute.
Hor ageri da adostasuna falta dugula "reforma" euskaraz emateko.
*Oharra: PEPRI ere agertuko zaizu, beharbada: Plan Especial de Protección y Reforma Interior
2) Zein da bigarren galdera? Y.A.R.I. ala A.R.I.? (alegia, "y" hori ez ote "eta"?
Biak arrotzak zaizkit, baina Interneten begiratuta, A.R.I. bederen aurkituko duzu: Área de Rehabilitación Integrada
Egun ona pasa!
Mikel Taberna
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Enviado el: miércoles, 14 de abril de 2010 20:24
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] P.E.R.I. Y A.R.I.
Kaixo: hirigintzako terminoak dira. Ba al dakizue zer esan nahi duten?
Eta euskaraz?
P.E.R.I. = BBPB topatu dut, baina ez dakit zer esan nahi duen.
Laguntzerik bai?
Mila esker aurrez
Joxemari
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago