[itzul] Trazable a

Isabel Cantero ixamar a bildua euskalnet.net
Ast, Api 15, 13:47:42, CEST 2010


Eguerdi on,

Esaldi honetan agertu zait: El módulo fotovoltaico llevará... una
identificación individual o número de serie trazable a la fecha de
fabricación.

Interneten maiztasun handiz agertzen da <trazable a> esapidea (kalibraketari
lotuta, batez ere), eta aurkitu dudan azalpen baten arabera <rastreable>,
<algo cuyo rastro o huella se puede seguir> edo <identificable> izan
daiteke. 

Azalpen horren arabera, <fabrikazio-dataren bidez identifikagarria> bururatu
zait.

Laguntzerik bai? 

Eskerrik asko aurretiaz.

Isabel Cantero.




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago