[itzul] Trazable a
Isabel Cantero
ixamar a bildua euskalnet.net
Al, Api 19, 14:57:40, CEST 2010
Kaixo berriro, Iñaki:
Oraintxe jaso dut zure mezua, eta lana ostiralean entregatu behar nuenez,
eta zuk hobetsitako itzulpenak informazio osoa jasotzen ote zuen ziur ez
negoenez, hasieran pentsatu bezala utzi nuen: "trazabilitate-kateko
fabrikazio-datari dagokion serie-zenbakia" (hitz elkartu gehiegitxo, agian,
baina uste dut hain anbiguoa ere ez dela). Nolanahi ere, eskerrik asko
laguntzagatik. Isabel.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Inaki Luzuriaga Enviado el: viernes, 16 de abril de 2010 16:38
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Trazable a
Kaixo Isabel,Nik ez diot beharrik ikusten formula bihurri bat aurkitzeko.
Ulerterrazena eta zehatza hala ere "dagokio" da, beste informazio guztia
emanda baitago (bestela esateko, sorrera-datari erreferentziari egiten dion
serie-zenbakia da). Teknikaren aldetik Itziarrek jakingo du hobeto, baina ez
dut uste okerrerako edo anbiguitaterako biderik ematen duenik. Gero arte
Iñaki
--- On Fri, 4/16/10, Isabel Cantero <ixamar a bildua euskalnet.net> wrote:
From: Isabel Cantero <ixamar a bildua euskalnet.net>
Subject: Re: [itzul] Trazable a
To: "'ItzuL'" <itzul a bildua postaria.com>
Date: Friday, April 16, 2010, 11:55 AM
Kaixo Iñaki,
Trazabilitatea aipatu gabe? <Fabrikazio-datari dagokion serie-zenbakia>
jarrita Itziarrek azaldutako guztia ulertzen dela uste duzu?
Isabel.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Inaki Luzuriaga Enviado el: viernes, 16 de abril de 2010 11:48
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Trazable a
Kaixo berriz,Itziarren azalpena oso argigarria da. Hala ere, itzulpenari
begira, zurea Isabel iruditzen zait egokiena, "dagokion serie-zenbakia"
kitto, gauzak gehiegi ez nahastearren. Iñaki
--- On Fri, 4/16/10, itziar <itziar72 a bildua yahoo.es> wrote:
From: itziar <itziar72 a bildua yahoo.es>
Subject: Re: [itzul] Trazable a
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Date: Friday, April 16, 2010, 8:43 AM
Kaixo,
Ez dakit dagoeneko argituta dagoen kontua, baina horra nire ekarpentxoa,
inori balio badio:
"Trazable a", "trazabilidad" edo "rastreabilidad", kontzeptu beretik datoz.
Oro har, eta modu sinplean adierazita, zera esan nahi du: produktu amaitu
bat hartuta, trazabilitate-katearen bitartez atzera eginez fabrikatzaileak
gai izan behar lukeela produktu horren historia osoa berreskuratzeko.
Atzeranzko kate horretan berreziki inportatea izaten da fabrikazio-eguna,
hortik aterako baititu produktu hori eratzeko erabili ziren osagaien loteak,
produkzio-parametro zehatzak, egun horretan gertaera berezirik izan zen edo
ez eta abar. Produktu amaituarekin arazorik egonez gero,
trazabilitate-katean aurrera (produktuaren anaisien emaitzak) eta atzera
(fabrikazioa) eginez jakin daiteke arazoaren jatorria non dagoen, adibidez.
Patroiez eta kalibrazioez ari garelarik, kontzeptua bat bera da baina
formulazioa zertxobait aldatzen da. Hona hemen definizio bat:
traceability
property of the result of a measurement or of the value of a standard such
that it can be related to stated references, usually national or
international standards, through an unbroken chain of comparisons all having
stated uncertainties
NOTE 1 – The concept is often expressed by the adjective traceable.
NOTE 2 – The unbroken chain of comparisons is called a traceability chain.
Alegia, patroi (komertzial) guztiak lotu behar direla erreferentziazko
patroi batzuekin, trazabilitate-katean atzera eginez, eta ziurtagirien
bidez.
Hala, zure esaldi hori itzultzeko:
El módulo fotovoltaico llevará una identificación individual o número de
serie trazable a la fecha de fabricación.
Modulu fotovoltaiko bakoitzak identifikazio- edo serie-zenbaki bat izango
du/-ri esleituko zaio, trazabilitate(-katean) atzera eginez
fabrikazio-datarekin lotua/fabrikazio-data emango duena.
Edo formulazio txukunxeagoren bat...
Ondo izan,
Itziar Otegi
________________________________
De: Isabel Cantero <ixamar a bildua euskalnet.net>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: vie,16 abril, 2010 08:51
Asunto: Re: [itzul] Trazable a
<Ez egon halako seguru, sarritan testuak elkarren kopiak izaten direlako.>
Arrazoi duzu, Karlos, eta nik itzuli beharreko testu bera edo antzekoa
aurkitu dut Interneten ehunka aldiz.
Eguzki-energiaz gain, terminoa kalibraketan, kimikan, adibidez, erabiltzen
dela dirudi. Begira, adibidez: <ESTÁNDAR DE FENOLES 1000 MG/L, 100 ML, CON
CERTIFICADO TRAZABLE A NIST MARCA RICCA CHEMICALS, CADUCIDAD DE 24
MESES)>(hemen aurkitua: http://quimicosdirecto.com/ESTANDARESVARIOS.html );
ez dakit horrek nire testuarekin zerikusirik baduen, baina egia da,
bestalde, askotan topatzen ditugula arlo bateko terminoak edo esapideak
beste arlo batzuetan.
Dena dela, hor dago zalantza.
Isabel.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de karlos_del_olmo a bildua donostia.org Enviado el: viernes, 16 de abril de 2010
8:03
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Trazable a
>Beste alde batetik, ez dut uste Karlosek aurkitu duen <trazable, o...>
denik, interneteko adibide gehienak <trazable a> direlako, eta oso ugari
gainera.
Traceable horrelako testuinguruetan agertzen da gai honetan:
http://www.elsevier.com/framework_products/promis_misc/gfasolmateditorial.pd
f
Solar Energy Materials and Solar Cells
All reported measurements of EQE and power conversion efficiencies should be
traceable to international standards [4–8] and any differences and
deviations should be thoroughly described
Eta ingelesez "traceable to" eta "solar cell" bilatuta, nik ez dut topatu
fabrikazio egunaren aipamenik (baina horrek ez du ezer esan gura, jakina);
bai, rodea, ugari ere ugari, estandarrei buruzko aipuak.
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago