[itzul] visualidad/visuality
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Abu 12, 11:49:30, CEST 2010
Ondo deritzot 'ikus-hautemate' erabiltzeari, ikusitakoaren pertzepzioa adierazteko. Marratxoa beharrezkoa dela uste dut, aditz-izen elkarteak lotuta idazten diren arren s+h lotura bitxia izango litzatekeelako.
Baina 'ikusmen' ikusteko ahalmena dela esango nuke, eta hor ikustea bera adierazi nahi da. Beharbada, 'ikuspen' egokiagoa da.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Maider Madariaga
Bidaltze-data: osteguna, 2010.eko abuztuak 12 11:13
Nori: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] visualidad/visuality
Eskerrik asko, Jon. Oraingoz "ikus-hautemate" emango dugu (visión=ikusmen egin dugu): http://www.ikasketak.ehu.es/p266-content/eu/contenidos/informacion/oferta_masters/eu_campo19/adjuntos/psico_15.pdf
Ez dakit oso ulergarria den, baina esanguraren aldetik ondo dagoela uste dugu.
Saiatuko naiz "visuality" hori azaltzen...
Ikusten dugunaren "ezagutza", "eraikitzea", "interpretazioa" da. Hau da, zerbait ikusten dugu (argiari eta begiei esker) eta ikusten dugun hori garunak nola "hartzen" duen, nola "jakiten" dugun da "visuality"; ez ikustearen "prozesua", baizik eta ikusten dugun "irudi" horren "prozesatzea", hori da kulturak, gizarteak baldintzatzen duena.
Zer deritzozue konpobideari?
--- El jue, 12/8/10, jon-agirre a bildua ej-gv.es <jon-agirre a bildua ej-gv.es> escribió:
De: jon-agirre a bildua ej-gv.es <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
Asunto: Re: [itzul] visualidad/visuality
Para: itzul a bildua postaria.com
Fecha: jueves, 12 de agosto, 2010 08:44
Hiztegi batuak:
bisio iz. h. ikuskari; ikuspen
bisual izond. (normalean edo gehienetan hobestekoak dira begi-, ikus-, ikusmen- modukoak)
Beraz, 'bisualtasuna' egin dezakezula uste dut. "Visuality" zer den jakinez gero, 'begi-', 'ikus-' edo 'ikusmen-' erabiliz hitz elkartera jo zenezake, baina ezin dizut lagundu, ez baitakit zer den "visuality" hori, kulturala eta giza edo gizarte zientzietakoa den zerbait (zer?) izateaz gain. Bestalde, "visión" nola eman duzun jakitea ona litzateke, bikotea proposatzeko.
Jon
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: Maider Madariaga
Bidaltze-data: osteguna, 2010.eko abuztuak 12 10:15
Nori: itzul
Gaia: [itzul] visualidad/visuality
Egun on:
"Visualidad" itzuli behar dugu eta ez dakigu nondik jo (euskaratu da?). Hau da
testuingurua:
"La visión es fundamentalmente dominio de la ciencia y la historia de la
ciencia, mientras que la visualidad pertenece a las humanidades o las ciencias
sociales, porque sus efectos, contextos, valores e intenciones se construyen
socialmente."
Iturria: "La visión es natural, la 'visualidad' cultural", Robert S. Nelson
(jatorrizkoa ingelesez)
Eskerrik
asko.
Maider
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago