[itzul] Pelota y empollón

Kepa Diegez kepa.diegez a bildua gmail.com
Ost, Abe 1, 15:59:46, CET 2010


Guk "betilehen" erabiltzen dugu "empollón" esateko. "Aulkibero" ere bai.
Kepa Diegez



2010/12/1 <j-agirrem a bildua ej-gv.es>

> Aupa Jon, galdera bat.
> Koipezto ez da erabiltzen batez be "lohia", "zikina"... adierazteko?
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
> Bidaltze-data: miércoles, 01 de diciembre de 2010 14:36
> Nori: itzul a bildua postaria.com
> Gaia: Re: [itzul] Pelota y empollón
>
> Koipezto eta aulkibero.
>
> Jon
>
> Oharra: Ezin ditut mezuak zuzenean bidali Itzulera. Laguntzerik? Trikimailu
> honekin ea heltzen den, bosgarrenean:
> " JUNTA ADMINISTRATIVA DE LA PLAZA DE TOROS DE BILBAO
>  Bilboko zezen-plaza kudeatzen duen organoak badauka izen ofizialik
> euskaraz?
> Jon".
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON)
> Bidaltze-data: asteazkena, 2010.eko abenduak 1 14:23
> Nori: ItzuL
> Gaia: [itzul] Pelota y empollón
>
>
> Egun on, lagunok.
> Duda dut zer modu dauden bi hitz hauek esateko. Lehenbizikoa itzulpen
> batean agertu zitzaidan orain dela gutxi. Bestea gaur, hizketan lankide
> batekin.
>
> Ez dakit inoiz halakorik esan duzuen, edo txikitan halakorik esaten zenuten
> euskaraz.
> Galdetu diot alabari, baina, espero nuen bezala, zera esan dit:
> "institutuan ez da halakorik esaten, erdaraz egiten dugu denok".
>
> Hiztegietan "koipe-emaile" eta "ukondo-urratzaile" ikusi ditut, baina...
>
> Mila esker aldez aurretik.
> Fernando Rey
>



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago