[itzul] Pelota y empollón
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ost, Abe 1, 17:54:31, CET 2010
Eskolako kontua bada, eta erreferente maskulinoa barkagarri bada hor,
"maisu-milika" edo antzekoren izan liteke zehatz-adierazkoarragoa
"koipe-emaile" eta baino.
"Aulkibero"k tradizioa badu eta ulertzen bada, ederki. Bestela, hor ere,
asma liteke besterik, hala nola "aulkilustre" jostariagoa (edo
"ipurjakin"?)...
"Betilehen" izateak ez dakar berekin nahitaez, nire esperientzian,
aulkilustre izatea, Sinonimia hori inbidiari zor zaio askotan: aulkilustre
askok ez du lortzen (beti)lehen izatea.
Egoeran eta testuinguruan ikusi behar zein zaigun egokien (eta
zenbaterainoko askatasun eta gogoa dugun sormena erabiltzeko).
2010/12/1 Rey Escalera, Fernando (Itzultzailea:NAO/BON) <
fernando.rey.escalera a bildua cfnavarra.es>
>
> Maiz testuinguruak bestelako aukerak eskaintzen ditu, baina egia, bestetik,
> batzuetan komeni dela termino bakarra izatea.
> Liburu-jale hitzarekin moldatu izan naiz ni bitan, baina ez du beti balio.
>
> Ongi ibili, lankide mezu-jaleok.
> Fernando
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago