[itzul] uzta urria

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Abe 2, 13:01:19, CET 2010


*"hilbeltz" hatxe barik da: ilbeltz

"(Sort.)" zabalegia da batzuetan, 'Gip. eta Naf.' esateko.

Kataila -a barik dela esango nuke, aho txikiarekin.

Aldaera fonetiko ortografiko guztiak biltzea merezi du? Hau da,
'barantaila' (harrigarria bada ere -a letraz amaitzen da HBren arabera)
edukita 'barandaila' ere beharrezkoa da?).

Berdin esango nuke 'lorail' edukita 'loreil' ere behar ote den.

(*g. e.*) batzuk nondik atera dituzun ez dakit (esan nahi dut: beste
batzuk ere gutxi erabiliak dira, baina merezi du denak edo batzuk
jartzea? Zein da irizpidea?)

(neol.) kendu egingo nuke, aurreko arrazoi beragatik.

'urri'-rekin batera, 'urril' ere erants dezakezu.

Jon




-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Gorka Azkarate
Bidaltze-data: osteguna, 2010.eko abenduak 2 07:14
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] uzta urria

Elkarte baten aldeko egutegia osatzen eta ea norbaitek laguntzen didan
zerrenda hau osatzen:


   1.

   Urtarril, hilbeltz (Sort.), izotzil (Naf.).
   2.

   Otsail, zezeil (Bizk.), kataila, barandaila (*g. e*.), barantail
(Zub.).
   3.

   Martxoa, marti (Bizk.), epail (Heg.).
   4.

   Apiril, jorrail.
   5.

   Maiatz, loreil, lorail, hostaro, orril.
   6.

   Ekain, bagil, garagarril (Sort.), ereiaro (Ipar.).
   7.

   Uztail, uzta (Gip*. g.e.**),  *garil (*g. e*.), garagarril (Bizk.),
   arramaiatz (Zub.).
   8.

   Abuztu, agorril, dagonil (neol.).
   9.

   Irail, agor, buruil (Sort.), setemere (Zub.).
   10.

   Urri.
   11.

   Azaro, hazil (Ipar.), zemendi (Bizk.), gorotzil (Zub. Zah.).
   12.

   Abendu, gabonil, lotazil, neguil (Ipar. *g*. *e*.).


Aldez aurretik, mila esker.

Gorka Azk.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago