[itzul] ItzuL Mezu-Bilduma, 79 bilduma, 6. zenbakia

Gorka Azkarate gorkaazkarate a bildua gmail.com
Or, Abe 3, 12:23:16, CET 2010


> *"hilbeltz" hatxe barik da: ilbeltz
>
> "(Sort.)" zabalegia da batzuetan, 'Gip. eta Naf.' esateko.
>
> Kataila -a barik dela esango nuke, aho txikiarekin.
>
> Aldaera fonetiko ortografiko guztiak biltzea merezi du? Hau da,
> 'barantaila' (harrigarria bada ere -a letraz amaitzen da HBren arabera)
> edukita 'barandaila' ere beharrezkoa da?).
>
> Berdin esango nuke 'lorail' edukita 'loreil' ere behar ote den.
>
> (*g. e.*) batzuk nondik atera dituzun ez dakit (esan nahi dut: beste
> batzuk ere gutxi erabiliak dira, baina merezi du denak edo batzuk
> jartzea? Zein da irizpidea?)
>
> (neol.) kendu egingo nuke, aurreko arrazoi beragatik.
>
> 'urri'-rekin batera, 'urril' ere erants dezakezu.
>
> Jon
>
> Mila esker Joni eta bestoi emandako laguntzagatik.

Nik emandako zerrendaren iturriak aipatzea ahaztu zitzaidan. Ez nituen
buelta asko eman, egia esan: sinonimo hiztegietan [1] ibili nintzen batez
ere.

Bat nator Jonek hortxe goian aipatutako iritziekin. Bi aldaera fonetikoen
artean bat hautatzea kosta egingo zait baina.   HB horretan ez badira
agertzen FHV berrikusi beharko ;-)


[1] http://www.hiztegia.net/sinonimoak.php

Gorka Azk.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago