[itzul] itzulpen juridikoa

z-nikolas a bildua ej-gv.es z-nikolas a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 13, 15:54:09, CET 2010


Kaixo: 

Ez dakit ausartiegi jokatzea ez ote den, baina nire ustez, irakurle
euskaldunarentzat testua argiagoa litzake ondoriotik hasiko balitz, hau
da, "consequently, it is appropriate to protect the right to health of
> non-smokers against involuntary smoking",  eta gero adierazi zergatik.
>

Hortaz, hortxe proposamen bat testua argiago emate aldera:

Bidezkoa dirudi erretzaile ez direnen osasun eskubidea babestea nahi
gabeko erretzaile egoeren aurrean, izan ere, keak erretzaile ez direnak
erretzera bultza lezake, ez erretzaileoi kalte fisiko ezatseginak
eragiten dizkigu eta ez-erratzaileei arnasa-gaixotasunak izateko
arriskua handitzen die.

Badakit proposamen honek beste eztabaida-gai baterako ematen duela,
alegia, itzulpenen bitartez lortu beharreko testuak jatorrizkoa hitzez
hitz jarraitu behar ote duen edo mezua itzultzea izan behar ote duen
xede nagusitzat, baina tira ausartuko naiz. 

Ondo ibili.

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: martes, 12 de enero de 2010 18:16
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] itzulpen juridikoa

Hobetu nahian, nahiz eta errepikakorra iruditu agian:

Keak erretzaile ez direnak erretzera bultzatzea litekeena izateaz gain
eta ez-erretzaileoi kalte fisiko ezatseginak eragiteaz eta horiek gogait
eragiteaz gain, tabako gaien kearen mendean nahi gabe dauden
ez-erretzaileek arnas gaixotasunak izateko arriskua handiagoa denez,
ondorioz, bada, bidezkoa da, gura barik erretzearen aurrean, erretzaile
ez direnen osasun eskubidea babestea.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: asteartea, 2010.eko urtarrilak 12 18:03
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] itzulpen juridikoa

Aukera bat, beste askoren artean:

Keak erretzera bultzatzea litekeena izateaz gain eta erretzaile ez
direnei kalte fisiko ezatseginak eragiteaz eta ez-erretzaileok gogait
eragiteaz gain, tabako gaien kearen mendean nahi gabe dauden
ez-erretzaileek arnas gaixotasunak izateko arriskua handiagoa denez,
ondorioz, bada, bidezkoa da, nahi gabe erretzearen aurrean, erretzaile
ez direnen osasun eskubidea babestea.

Jon


-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]
Noren izenean: Iraia Oianguren
Bidaltze-data: asteartea, 2010.eko urtarrilak 12 17:30
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] itzulpen juridikoa

Kaixo, berria naiz zerrenda honetan eta itzulpengintzako ikasketetan
dihardut oraindik. Egin beharreko lan batean konpondu ezin dudan
zalantza
bat sortu zait eta beharbada norbait laguntzeko gai izango da nik baino
gehiago jakingo duzue eta.
Europako Kontseiluaren ebazpen baten zatia da eta paragrafo osoa jarriko
dut
testuingurua emateko:

>  *Whereas, in addition to the potential encouragement to smoke and the
> unpleasant physical effects and the nuisance which smoke causes for
> nonsmokers, there is an increased risk of respiratory illnesses for
> non-smokers involuntarily exposed to the smoke of tobacco products ;
whereas
> consequently, it is appropriate to protect the right to health of
> non-smokers against involuntary smoking;*
>
Beltzez jarrita dagoen esaldia da ulertzen ez dudana, erretzeko "adorea
eman" al da? eta nola sartu potential? Testuaren egituran esaldia
txertatzeak ere buruko min ugari emango dizkit baina hau ezin dut
inondik
inora ondo itzuli.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago