[itzul] Meskita / mezkita eta Zehazki hiztegiaren agintea

Garikoitz Knörr de Santiago gari a bildua nonbait.com
Or, Urt 15, 18:05:52, CET 2010


Hitz horrexen inguruan, Sarasolaren beraren artikulu bat agertu zen  
erabili.com-en aspaldi:

http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1132661437

GK


> Nik ez diot esango Asierri zein apaletan zein liburu jarri behar duen.
>
> Hiztegi Batuaren 2. itzulia egiten ari da orain Euskaltzaindiak, denok
> dakigun moduan. E letraraino argitaratua dago 2. itzulia.
> Lehen itzulian ez zen sartu <meskita/mezkita> hitza.
> Bigarren itzulian hitz hori sartzea proposatuko du Hiztegi Batuko
> lantaldeak. Eta hauxe da proposamena (gero, euskaltzainek nahi dutena
> erabakiko dute: hitza sartzea edo ez sartzea, hasteko; eta,  
> sartzekotan,
> zein grafiaz):
>
> *meskita *iz.
>
> meskita* e. *meskita*
>
> Alegia, <meskita> grafia onartzea eta <mezkita> grafia gaitzestea.
>
> Norberak erabaki behar du nola jokatu arautzen ez den bitartean. Nik,
> adibidez, gaur egungo erabilera nagusiari erreparatuko nioke (Ikus,
> adibidez, Ereduzko Prosa).
>
> Alfontso
>
>
>
>
> 2010/1/14 Asier Sarasua <asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org>
>
>> Kaixo.
>>
>> Euskaltermek, Elhuyarrek, Labayruk eta 3000k "meskita" idatzi behar  
>> dudala
>> esan didate. Gaur ikusi dut Zehazki hiztegia EHUren webgunean  
>> kontsulta
>> daitekeela, eta hor "mezkita" dakar:
>> http://ehu.es/ehg/cgi/zehazki/bila?m=has&z=mezquita
>>
>> Gainera, zera dio: "/meskita/ idaztea /Biskaia/ idaztea bezalaxe da"
>>
>> Oro har, zalantza bat daukat Zehazki hiztegiarekin: beste hiztegi eta
>> corpus batzuetan ematen den informazioaren parekoa dela ulertu  
>> behar dut,
>> ala goragoko apal batean jarri behar dut? Ia ia Euskaltzaindiaren  
>> hiztegi
>> "ofizioso" bezala?
>>
>> --
>> Hurrengo arte.
>> --
>> Asier Sarasua Garmendia
>> -------------------------
>> Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
>> Centro de Estudios Ambientales
>> -------------------------
>> Olarizuko etxaldea-Casa de la Dehesa de Olarizu
>> 01006 Vitoria-Gasteiz
>> E-mail: asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org
>> Tfnoa: 945 162696
>> http://cea.vitoria-gasteiz.org
>>
>>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago