[itzul] Tierra Estella
"Arbizu Barona, Víctor"
varbizu a bildua cajavital.es
Ost, Uzt 21, 12:21:15, CEST 2010
Uste dut "Estellerria" A. Irigoieni entzun niola forma zaharra eta dokumentatua moduan. Eta A. Etxebarriak dioenez Euskaltzaindiak horrela onartu du. Gainera, Diez de Ultzurrunek euskaldun zaharren testigantza baliotsua aipatzen digu. Nik ere holako formaren bat entzun dudalakoan nago Lizarraga edo Arbizu aldean.
Dena dela, "Estella" baino lehenago "Lizarra" zegoen, eta toponimian hainbat ordezkapen eta hibrido sortu dira. Esaterako Ugao zena 1375aren? aldean sortze-agirian "...villa? de ugao... en adelante miravalles" edo horrelako zenbait aipatzen da (buruz ari naiz) eta egungo euskaldunek "Miraballesera; Miraballesetik..." darabilte.
Beraz, nire iritzi apalean, "Lizarraldea" eskualdea izendatzeko ez dut uste gaizki egon beharko zenik, tradizioko "Estellerria" baztertu gabe. Gipuzkoan Tolosaldea eta abar ditugu.
Bittor Arbizu
------------------------------
Message: 4
Date: Wed, 21 Jul 2010 09:43:35 +0200
From: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua euskalnet.net>
To: "itzul a bildua postaria.com" <itzul a bildua postaria.com>
Subject: [itzul] Tierra Estella
Message-ID: <4C46A527.4030703 a bildua euskalnet.net>
Content-Type: text/plain; charset=ISO-8859-1; format=flowed
Kaixo: horren izen ofizialik ba al dago euskaraz?
Hauek ikusi ditudan aukerak:
Lizarreriko
Lizarreriako
Lizarrerriko
Lizarrerriako
Estellerri(a)ko
Estelleriko
Mila esker aurrez
Joxemari
------------------------------
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago