[itzul] Erabilera/Uso CTE: Pública Concurrencia
Patxi Petrirena
petrirena a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 6, 09:35:56, CEST 2010
Eskerrik asko, Mikel eta Jon.
CTE izenari dagokionez, ohartu naiz, Jon, "Etxegintza Kode Tekniko" esaten
diozula. Guk, oraingoz, "Eraikuntzako Kode Tekniko" esan diogu.
Pentsatu beharrekoa da, jakina, ea "construcción/edificación" bereizkuntza
zorrotz hartzekoa den hor (gai hori ibilia da ITZULen (ikus, adibidez, mezu
hau eta ingurukoak:
http://postaria.com/pipermail/itzul/2009-March/014339.html).
Badirudi "eraikuntza/eraikingintza" bikoa darabiltela zenbaitek, eta kontuan
hartu beharko dugu hori ere, "etxegintza" ez ezik.
Eskerrik asko.
Patxi
2010/5/5 <jon-agirre a bildua ej-gv.es>
> Oso jakingarria, Mikel. Nolanahi ere, CTE siglak dituen etxegintza kode
> teknikoan (izena badago erabakita?) hirigintzari barik eraikinari begiratzen
> zaio. Hau da eraikinartea ez, baizik eta eraikin barrua lantzen da.
>
> CTEn ere "uso principal" vs. "uso subordinado" eta "uso general" vs. "uso
> restringido" eta beste batzuk agertzen dira. Esate baterako, kiroldegi
> batean "uso principal" (hau izango litzateke 'erabilera nagusia', nik uste)
> "pública concurrencia" izango da, baina egon litezke "uso subordinado"
> batzuk, adibidez "administrativo" bulegoetarako, "aparcamiento" lurpeko
> aparkalekua badauka, "restauración" kafetegirako eta abar. Bestalde, "uso
> general" edonor ibiltzeko gunea da, jendea oro har, eta "uso restringido"
> etxekoek edo langileek erabiltzeko eremua.
>
> Bere garrantzia du definitu gabeko "uso característico" zer den argitzeak,
> izan ere, lokal batean 'erabilera bereizgarri' hori izaten bada edo aldatu
> egiten bada araudi bat edo beste bat aplikatu behar zaio eta. Adibidez,
> pilotalekuan pilotan egitea da erabilera bereizgarria eta eraiki zen urtean
> indarrean zegoen araudia aplikatu behar zaio, baina kontzertu bat egiten
> bada, "uso característico" hori aldatu egiten denez, azken araua aplikatu
> behar zaio ikuskizun horretarako. Eztabaida da ea hori den "uso
> característico" ala beste zerbait, arau zorrotzagoa bete behar duen ala
> lehengo bera, alegia.
>
> Jon
>
>
> -----Jatorrizko mezua-----
> Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren
> izenean: Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
> Bidaltze-data: asteazkena, 2010.eko maiatzak 5 15:09
> Nori: ItzuL
> Gaia: Re: [itzul]Erabilera/Uso CTE: Pública Concurrencia
>
> Egun on,
>
> "uso característico" dela eta...
>
> Gure aldizkariko testuetan ere tarteka ateratzen baita, aspaldi samar (ez
> dakit zehatz noiz) arkitekto euskaldun bati iritzia eskatu genion.
>
> Haren proposamena "erabilera bereizgarri" egitea zen, "berezko erabilera"
> ere baztertu gabe. Hobeak iruditzen zitzaizkion guk aipatu genion "erabilera
> nagusi" baino (hala egiten baikenuen).
>
> Erantzun luzea bidali zigun, luzeegia hemen txertatzeko, baina kontu batzuk
> hemen jarraian itsatsiko ditut:
>
> 1) Honako hau erran zigun izenaren sorreraz:
> *"uso característico" hirigintzako legeek sortutako espresioa da, baina
> hagitz gutti iraun du legeetan. Segituan desagertu zen.
> - Estatuko 1990-1992 urteetako legeak sortu zuen; eta definitu zuen.
> - Nafarroako 1994ko legeak (Estatukoa kopiatuz) ekarri zuen gurera.
> Ez zuen definitu.
> - Konstituzio Epaitegiaren 1997ko epai batek baliogabetu zuen
> Estatuko Lege hura.
> - Estatuko 1998 urteko bertze lege batek ordeztu zuen lege
> baliogabetua, eta horretan ez zen "uso característico"-rik agertzen, ez eta
> bere ondokoetan ere.
> - Nafarroako legean iraun du definiziorik gabe (eta erreferentziarik
> gabe).
> - Nafarroako 2002 urteko legeak (indarrean dagoenak) ordezkatu zuen
> 1994koa. Horretan ere ez da "uso característico"-rik agertzen.
> - EAEko hirigintzako legeetan ez da inoiz "uso característico"-rik
> agertu.
>
> 2) Esanahiari eta ordainei buruz:
> *1990-1992ko legeak egin zuen definizioaren arabera, "erabilera nagusi"
> ematea zuzena da ('Se considerará uso característico de cada área de reparto
> el predominante según la ordenación urbanística aplicable'); baina lege hori
> (eta definizioa) baliogabetuak izan ziren; Nafarroako 1994ko legean iraun
> zuen, definiziorik gabe. Lege hori indarrean izan den denboran egin den
> plangintzak erabili behar izan du "uso característico" eta plan batzuetan
> Estatukoaren definizioa kontuan hartu izanen dute (= uso predominante =
> erabilera nagusi) baina bertze batzuetan ez ("uso característico",
> bertzerikan gabe).
>
> *Iruñeko Udal Plana egin genuenean honako azalpen hau idatzi genuen
> Planaren Memorian:
>
> (...) El aprovechamiento lucrativo en cambio, ha de utilizar como unidad de
> medida los metros cuadrados construibles del uso característico. La Ley
> Foral 10/94 no define el uso característico a causa de su complementariedad
> con el texto refundido de la Ley del Suelo de 1992 donde estaba definido. Se
> decía en aquel texto, hoy derogado, que el uso característico de cada área
> de reparto es el predominante según la ordenación urbanística aplicable.
> Ante la falta de definición en la legislación vigente, el Plan Municipal ha
> optado por considerar como uso característico al que ocupa una mayor
> superficie construída en cada área de reparto (...).
>
> *Definizio falta horregatik egin dut bigarren aukeraren alde ("erabilera
> bereizgarri") baina, aldi berean, egoera horrek berak bertzeari ("erabilera
> nagusi") ere balioa ematen dio.
>
> 3) Nire azken oharra:
> "erabilera nagusi" hautatuz gero, interferentzia gerta liteke bertze
> irizpide bat aplikatuz sortzen den erabilera multzoan aurkitzen dugun "uso
> principal" delakoarekin. Izan ere, gure aholkulariak ohar hau egin zigun
> erabilerei buruz: kontuan izan behar da "uso/erabilera" hitza hirigintzan
> ikuspuntu aunitzetatik lantzen dela eta, ondorioz, testuinguru osoari begira
> egin beharko liraketela aukerak. Aprobetxamenduari dagokio "Uso
> característico"; baina Iruñeko Udal Planak bertze hiru ikuspuntu hauek
> (guttienez) lantzen (eta arautzen) ditu:
> - Criterio de "nivel de asignación territorial"; eta hor uso
> "global", "pormenorizado", "detallado".
> - Criterio de "compatibilidad de usos entre sí"; eta hor uso
> "principal" ("erabilera nagusi"?), "permitido", "necesario", "tolerado",
> "prohibido".
> - Criterio de "funcionalidad"; "residencial", "productivo",
> "dotacional"... eta horien azpisailkapena.
>
> Balioko dizuelakoan
>
> Mikel Taberna
>
>
>
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de Patxi Petrirena
> Enviado el: martes, 04 de mayo de 2010 18:40
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Erabilera/Uso CTE: Pública Concurrencia
>
> Arratsalde on (orain arte ez dut ikusi galdera).
>
> Itzulpena hasi berria dugu, esateko moduan.
>
> - Oraindik ez dugu itzuli "pública concurrencia" (beste lan batean "eraikin
> publiko" emana dago "edificio de pública concurrencia"ren ordain).
>
> - "Uso previsto" agertu da jada zenbait aldiz, eta "aurreikusitako
> erabilera" eman dugu.
>
> - "Uso característico" ere agertu da, eta "ohiko erabilera" erabili dugu
> oraingoz (ez zaizkit desegokiak iruditzen aipatu dituzun "erabilera
> bereizgarri" eta "berezko erabilera" ere).
>
> Gehiago ezin dut esan oraingoz.
>
> Patxi
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago