[itzul] ESKAINTZA BEREZIA / BEREZIAK??? Ofertas especiales
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Ast, Maiatza 6, 17:38:13, CEST 2010
Ikuspegi-kontua da halakoetan:
"Eskaintza" eskaintzeko ekintza dela ulertzen bada, singularra dagokio
(adiera zebakaitza).
"Eskaintza" eskaintzearen emaitza dela ulertzen bada, plurala izan daiteke
(adiera zenbakarria).
Singularrean, bi adierak interpreta daitezke.
2010/5/6 Laxaro Azkune <laxaro a bildua gmail.com>
> Jose Mariren erantzuna irakurtzen ari naizela niri ere bat-batean sortu
> zaidan zalantza. Eta X, Y eta Z produktu horiek beherapen desberdinak
> badituzte? Hau da, X-ek %20, Y-k %30 eta Z-ak %40 esate baterako? Eskaintza
> berezia baino bereziak hobeto ala?
> Laxaro
>
> Berasategi Zurutuza, Joxe M.<jmbera a bildua alava.net> igorleak hau idatzi zuen
> (2010eko mairen 06a 14:04):
>
> > Botelasterrean: produktu baten eskaintza izan ala produktu askorena izan,
> > ez al da "eskaintza" (singularra)?
> >
> > "X produktuaren eskaintza berezia"
> > "X, Y eta Z produktuen eskaintza berezia"
> > "Omega saileko produktuetan eskaintza berezia"
> > ...
> >
> > Hala ere, agian badaude kasuak non...
> >
> > Ondo bizi
> >
> >
> > Joxe Mari Berasategi
> > AFAko Euskara Zerbitzua
> >
> >
> > -----Mensaje original-----
> > De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> > nombre de maribi egia
> > Enviado el: jueves, 06 de mayo de 2010 13:36
> > Para: itzul a bildua postaria.com
> > Asunto: [itzul] ESKAINTZA BEREZIA / BEREZIAK??? Ofertas especiales
> >
> > Dendetako erakusleihoetan sarritan ikusten dan "ofertas especiales"
> > euskerara itzultzeko, zein uste duzue dela egokiagoa, singularra ala
> > plurala?
> >
> > Dendetarako kartel bat egiteko da, orokorra; beraz ez dakigu eskainiko
> > dutena gauza bakarra izango den ala gehiago; hori dendariek baino ez dute
> > jakingo eskaintza egiteko momentuan.
> >
> > Pluralean itzulita hainbat lekutan ikusten da eta singularrean egiteko
> > proposamenak ere ikusi ditugu (
> > http://www.azkuefundazioa.org/alkarbide/merkataritza/euskaraz/)
> > Eskerrik asko
> >
> > Lege oharra:
> > Mezu hau eta bere eranskinak isilpekoak dira eta hartzaileari bakarrik
> > zuzenduta daude. Hartzailea ez bazara, mesedez, jakinaraz iezaguzu
> (AFAren
> > Erregistro Orokorra, Probintzia plaza z/g, 01001 Vitoria-Gasteiz) eta
> mezua
> > ezabatu ezazu. Baimenik gabe erabiltzea legez debekatuta dago. Lortutako
> > datu pertsonalak erakunde honen fitxategien osagai dira. Datu horietarako
> > sarbideaz edo haiek zuzentzeaz, ezeztatzeaz edo tratatzearen aurka
> egiteaz
> > zalantzarik izatekotan, idatziz egin beharko da, nortasuna egiaztatuz.
> >
> > Aviso legal:
> > Esta comunicaci?n, con sus anexos, es confidencial y va dirigida
> ?nicamente
> > a su destinatario. Si usted no lo fuera, le solicitamos que nos lo
> indique
> > (Registro General de DFA, Plaza de la Provincia s/n, 01001
> Vitoria-Gasteiz)
> > y que la destruya. Su uso no autorizado est? prohibido legalmente. Los
> datos
> > personales obtenidos integran los ficheros de los que es titular esta
> > Entidad; cualquier cuesti?n sobre el acceso, rectificaci?n, cancelaci?n u
> > oposici?n al tratamiento de los mismos, ser? formulada por escrito,
> > acreditando la identidad.
> >
> > Ez inprimatu mezu hau ezinbestekoa ez bada
> > No imprima este mensaje si no es imprescindible
> >
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago