[itzul] Resolver/rescindir

Irene Aldasoro ialdasoro a bildua euskalnet.net
Al, Maiatza 10, 16:17:32, CEST 2010


Ba, horiekin juxtu-juxtu zer gertatu zen ez dut gogoan, baina, normalean, 
beti zailtasunak izaten ditugu era horretako kontzeptuei (resolver, 
rescindir, caducar, extinguir, ....) hitzak banatzerakoan: dela egoki 
iruditzen zaiguna "hartuta" dagoelako, dela zuk aipatzen duzun tradizio 
txikian, oraindik, zoritxarrez , nahaste-borraste handitxoa dagoelako aukera 
garbi bat egiteko.
Baliteke, kasu honetan -"suntsitu" eta "desegin"en artean aukeratzerakoan 
alegia-, "desegin"en alde egin izana, besteari kutsu katastrofikoagoa 
hartuta edo. Hori arrazoi baliozkoa den, eztabaidagarria da, noski.

Irene Aldasoro



----- Original Message ----- 
From: <karlos_del_olmo a bildua donostia.org>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, May 10, 2010 1:38 PM
Subject: Re: [itzul] Resolver/rescindir


> >EHU eta Justizia Sailaren arteko hitzarmen baten ondorioz Legeak-Leyes
> bildumarako itzuli genituen Kontsumoari buruzko Legeetan hauek erabili
> genituen:
>
> Eta zergatikorik jakin daiteke? Administrazio inguruko tradizio txikian
> beste batzuk  erabili ditugu gaur arte, eta argi apur batek on egin 
> lezake.
> Eskerrik asko!
>
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago