[itzul] W-arekin amaitutakoen deklinabidea
Aristegieta, Xabier
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
As, Maiatza 18, 20:18:34, CEST 2010
Barkatu! Calais-ri behar zuen, fonemen irizpidearen arabera.
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Aristegieta, Xabier
Enviado el: martes, 18 de mayo de 2010 20:15
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] W-arekin amaitutakoen deklinabidea
Kaixo!
Nik proposatzen dudana da fonemen irizpidea erabiltzea: bokala denean hitzaren amaierako fonema, bokalez amaituriko hitz baten deklinabidea aplikatzea. Eta kontsonantea denean, kontsonantezkoa. Duda kasuan, duda argitzen saiatu. Eta argitu ezin bada, norberak hitza ahoskatzen duen moduan deklina dezala. Zein da arriskua? Arrisku bakarra da, akatsa eginez gero, nabarituko zaiola ez zekiela zein zen ahoskatzeko modu egokia. Kito. Hori da problema guztia. Baina hori ez da, nire ustez, deklinabide- edo ortografia-problema bat, eta horregatik, ezin da deklinabide- edo ortografia-arau berariazkoak eta katramilatsuak eginez konpondu. Horrelako arauen bidez gaztelaniaz konpondu ezin den bezala, adibidez, Thorunn izeneko bati buruz hitz egitean, jarraian "estaba cansadO" ala "estaba cansadA". Alegia, ez da araugintzarekin zerikusia duen kontua, nire ustez.
Ahoskapen egokia ez jakitearen problema, konponezina da. Ez da konpontzen, ez "fonemen irizpidearekin", ez eta "letren irizpidearekin" ere. Beti gertatuko zaigu ahoskatzera iritsi behar izatea. Horrek duen akats-arriskua da "zuzena ez den ahoskapen baten arabera" deklinatzea. Ados. Baina akatsa ez legoke deklinabidean, baizik eta hitz horri uste okerrean antzeman diogun ahoskapenean.
Akats bat, zeina, guk nahi ditugun idazkuntza-konbentzio guztiak ezarrita ere, berdin-berdin azaleratuko baita, ozenki nahiz gure kolkorako irakurtzean, ahoskatzearen ataka horretara iristen garenean (eta horretara iritsi, iritsi beharko dugu). Beraz, bukaerako letren irizpideak ez du hori konpontzen, alde batetik. Eta bestetik, fonemen araberako sistemak bi abantaila dauzka, nire iritziz:
1.- Akats ziurrak eginarazte hori saihesten dugu ("Google-Ren", eta abar).
2.- Euskarazko deklinabidearen fonema-irizpideari eusten diogu.
Bestalde, ipintzen dituzun adibide zehatzei dagokienez, nik horrelaxe jarriko nituzke: François-k, Shakespeare-ek, Calais-i. Oso garrantzitsua iruditzen zait marratxoa jartzea, nire ustez ezein irizpide "estetikok" ez duelako justifikatzen marratxoak ematen digun argitasuna kentzea.
Ondo izan!
Xabier
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Elhuyar Fundazioa
Enviado el: martes, 18 de mayo de 2010 19:26
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] W-arekin amaitutakoen deklinabidea
LEKU- ETA PERTSONA-IZENAK EUSKALTZAINDIAREN ARAUETANKaixo:
Ez dakit ondo ulertu dudan zure azalpenaren ondorio edo korolario hau:
>> "Ataka hori hor egongo denez beti, nik ez nuke, gainetik, euskarazko
deklinabidearen fonema-irizpideari bizkarra ematearen bidesaria ordainduko."
Horregatik galdetzen dut: Fonemen irizpidea erabiltzea proposatzen baduzu
(idatzirako proposatu, jakina, zeren ahozkoan uste dut denok ados gaudela
jatorrizkoaren arabera ahoskatu behar dela. Zure hitzetan esanda: "inork ez
gaitu libratuko hitz bat nola ahoskatzen den nolabait jakin beharraren
atakatik"), nola proposatzen duzu idaztea 'Françoisek' edo 'Shakespeareren'
edo 'Calaisi', adibidez?
Garbi dago 'François', 'Shakespeare' eta 'Calais' grafiak ezin ditugula
aldatu (tira, ez dut uste hori inork proposatuko duenik). Beraz, zer aukera
dago, jakinik [franzuak], [xespirren] eta [kaleri] ahoskatzekoak direla?
'François(-)k' , 'Shakespeare(-)en' eta 'Calais(-)ri' idaztea?
>> "(...) 'guk halako kasutan hala deklinatzea daukagu erabakita' esango
genioke, eta lasai-lasai geldituko ginateke. Hori da, nolabait, bilatzen
dena, ezta?"
Ez dut uste kontua denik inoren aurrean lasai gelditzea. Ez da hori bilatzen
dena, ez behintzat nik bilatzen dudana. Nik konbentzio bat, hitzarmen bat,
bilatzen dut, euskarazko komunikazioa errazteko; alegia, molde bat utziko
diguna denoi berdin idazten eta irakurtzen, eta ez idazleari dena delako
izenak duen (edo ustez duen) jatorrizko ahoskeraren arabera idaztaraztea eta
irakurleari hori interpretaraztea dakarren metodo bat. Besterik ez.
Horregatik aldezten dut letrak oinarri dituen eredua.
Baina, hasieran esan bezala, ez dakit ondo ulertu dudan mezua.
Alfontso
2010/5/18 Aristegieta, Xabier <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
> Kaixo:
>
> Baldin eta euskarazko deklinabidean fonemen irizpidea erabiltzen bada (eta
> horregatik esaten dugu, adibidez, "edozein arkatzEKIN idatz dezakezu" baina
> "edozein mendiREKIN amets egin dezakezu), nik uste dut aztergai ipini
> zaizkigun kasuetan ere horrela jokatzea dela koherenteena.
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago