[itzul] Palma Mallorcakoa eta Santa Cruz Tenerifekoa

Maider Madariaga maider.madariaga a bildua yahoo.es
Ost, Maiatza 19, 13:49:20, CEST 2010


Eskerrik asko, bioi.
Nik ez nuke esango hautazkoak direla, Euskaltzaindiaren 32. arauan hala eman batzituzten hiri horien izenak. EIMAk Palma baino ez du ematen eta horrek asko errazten ditu gauzak, baina... 
EIMAren "Las Palmas Kanaria Handikoa (-a)" oharrai jarraiki "Palma Mallorcakoko denda bat" eta Santa Cruz Tenerifekoko denda bat" beharko luke, ezta? (Susmoa nuen bai, hala izango zela) Txarto ematen didate biek eta ezin argi azaldu zergatik; bulegoan eztabaidatu dugu eta noski, beste bide bat hartzea erabaki dugu. 
Jakin-min hutsez bota dut galdera, ea inork azaltzerik bazuen horrelako izenekin (errege-erreginen izenak ere horrelakoak izaten dira) nola jokatu.

--- El mié, 19/5/10, nere txuk <neretxuk a bildua gmail.com> escribió:

De: nere txuk <neretxuk a bildua gmail.com>
Asunto: Re: [itzul] Palma Mallorcakoa eta Santa Cruz Tenerifekoa
Para: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Fecha: miércoles, 19 de mayo, 2010 11:22

Mallorcako Palmakoa eta Tenerifeko Santa Cruzekoa


gainera, "Mallorcakoa" eta "Tenerifeko" hautazkoak direla esango nuke,
beraz, baduzu zuenean Palmakoa eta Santa Cruzekoa jartzerik ere.

Ea zerbaitetarako balio dizun,

n


Maider Madariaga<maider.madariaga a bildua yahoo.es> igorleak hau idatzi zuen
(2010eko mairen 19a 10:19):

> Egun on:
> Inork badaki nola erantsi behar zaien/eransten zaien bi horiei nongo marka?
> Eskerrik asko.
>
>
>
>
>



      


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago